Updates from iraila, 2014 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 8:08 am on 2014/09/09 Permalink | Reply
    Tags:   

    goibeltasun 

    iz. 1 iz. Tristura. Bihotzeko goibeltasuna. Nahigabeak zure arima goibeltasunez bete zuen. 2 iz. Iluntasuna. Zeruaren goibeltasuna. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    goibeltasun (SP (sin trad.), H), gobeltasun (Dv).

     Tristeza. “Air, humeur sombre, chagrin, état de tristesse” H. Bataren arraitasuna eta bertzearen goibeltasuna. Ax 506 (V 326). Goibeltasun eta barrungo illunaren kargapean makurtu. Arr May 70. Billustasun gorri onek gazteluaren goibeltasun eta zorroztasuna nabarmenago dagi. Etxde AlosT 40 (v. tbn. 83). Urtzen da goibeltasuna bere gutizia asetzen zioten gauzak galdurik. Or Aitork 47s. Beltzurak zure arima goibeltasunez bete zuenean. Txill Let 74. Ortxen daude goibeltasun eta zorroztasun etengabe bat dariotela. “Están siempre igualmente tristes, igualmente severas”. Etxde Itxas 102. Azken egunetako gerraren jazoerak goibeltasun aundia sortu eben espetx:ian. Gerrika 111. Goibeltasuna, negarra eta garaideadarra oihuka darion arima. MEIG III 109. v. tbn. Sabiag Y 1933, 425. Mde HaurB 31. Azurm in Gand Elorri 117. Osk Kurl 104. TxGarm BordaB 130. AZink 91.

    “Air fâché, irrité” H.

    (H, A), gobeltasun (Dv A). “État assombri du temps” Dv. Ainbeste aize ta zorakeriren atzetik, ainbeste bena, goibeltasun da trumoiren ondorean etorri bear eban ekatxak. Ag Kr 175.

    “Atritas, […] kolore beltza, goibeltasuna, ilhuntasuna” Urt III 30

    Sinonimoak: iz. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

        [tristura]: jas.goibeldura, histasun, iluntasun, itun, melankolia, tristetasun, tristezia, tristura, histura Ipar., ilundura Ipar., itzaltasun Bizk., ituntasun jas., malenkonia jas., damorri g.e.
        [iluntasuna]: g.e.goibeldura, ilun, ilunpe, iluntasun, lainope, ilundura Ipar., goibel jas., ilundegi g.e., ilundi g.e., ilungo g.e., aizaro Naf. g.e. pl.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es tristeza, pena, añoranza, angustia, melancolía
    fr chagrin, mélancolie, tristesse
    en sadness, misery, melancholy, sorrow
    port tristeza, melancolia, infelicidade

    Triste zirudien, amak bezala; biei zerien halako goibeltasun atsekabegarri bat. [Eszterren ondarea, Sandor Marai / Ander Irizar (Igela, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    goibletasun (FlickrCC, Cesar Mascarenhas)

     
  • Maite 7:56 am on 2014/09/08 Permalink | Reply
    Tags:   

    azukre(-)koxkor 

    iz. Kafea (kafesnea, ebakia…) gozatzeko, hari botatzen zaion azukre puska txiki eta bereziki gogorra.

    Sinonimoak: iz.
    [azukre(-)koxkor] : azukre(-)mokor, azukre(-)tontor (Adorez  Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es terrón de azucar, azucarillo
    fr sachet de sucre en poudre
    en cube of sugar, lump of sugar
    port torrão de açúcar

    Entzun:

    Azukre-koxkor bat ipini zuen bere koilaratxoan, kafean busti zuen, ahoan sartu eta geldiro murtxikatu zuen mingain-puntaz azukre-garautxoak aho-sabaiaren kontra igurtziz. [Manhattan Transfer, John Dos Passos / Lopez de Arana (Ibaizabal, 1999)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    azukre-koxkor (FlickrCC, Uwe Hermann)

     
  • Maite 12:01 pm on 2014/09/07 Permalink | Reply
    Tags:   

    erroitz 

    iz. (Ipar.) Amildegia. Erroitzera eroria. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [amildegia] : amildegi, troka, malkar, penditz, amiltoki, malkortegi (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) (Ipar.) precipicio, despeñadero (2) [azalekoa] grieta
    fr précipice, ravin
    en precipice
    port (1) precipício (2) fenda

    Entzun:

    Txara, erroitz eta oihan artetik jarraitu zion, ezagutzen ez zituen basoetatik igaroz, lurrera jaitsia zen gauean zehar ihesi zihoan orban zuri hartatik begia kendu gabe. [Fantasiazko ipuinak, Guy de Maupassant / Josu Zabaleta (Ibaizabal, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Jendetza erraldoiaren minean Mai eta biok besarkatu ginen, elkarren gorputzak tinkatuz, erroitz, holtz, harkaitz, zernaitz eta ordoki bakoitza daldara araziz. [Fantasiazko ipuinak, Guy de Maupassant / Josu Zabaleta (Ibaizabal, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Si vis pacem para bellum joko likitsean ari ginen, aurpegi erdian bi erroitz urraturen antzera begi zuloak borobil zeuzkan ostatuko zerbitzari harrituaren soaren itzalean. [Entre les loups cruels, Itxaro Borda (Maiatz, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    erroitz (Irudia: ibytes.es)

     
  • Maite 11:20 am on 2014/09/06 Permalink | Reply
    Tags:   

    web-arduradun 

    iz. Webgunea kudeatzen duen pertsona, gunearen mantentzeaz, hardwarearen eta softwarearen funtzionamendu egokiaz, guneko trafikoa kontrolatzeaz… arduratzen dena. (Euskalterm)

    Sinonimoak: iz.
    [etxearen gainaldea] : terraza (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es administrador de Web
    fr administrateur Web, webmestre
    en webmaster
    port (estrang.,) webmaster

    Entzun:

    Iazko ‘Web 2.0’ ikastaroan, ikastetxe ezberdinetako web-arduradunek parte hartu zuten.

    web-arduradun (Irudia: facilplan.com)

     
  • Maite 9:22 am on 2014/09/05 Permalink | Reply
    Tags:   

    estralurtar 

    adj. Lurra ez den planeta bati edo Unibertsoko bestelako toki bati dagokiona; zientzia-fikzioan, hango kidea. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [estralurtar] : adj. lurretik kanpoko, Lurraz haraindiko (Elhuyar Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es adj./iz. extraterrestre
    fr adj./iz. extraterrestre
    en (1) adj. extraterrestrial (2) iz. alien
    port adj & mÆ’ extraterrestre

    Entzun:

    Beti aritu naiz fantasian izaki estralurtar batek hura atzemanen lukeen unearekin, dezifratu ahal izanen ote zuen, jasotakoari adimen arrastorik aurkituko zion.  [Pop, Anjel Erro (Jira, 2014-09-05)] (Berria.eus)

     

    estralurtar (Wikimedia Commons)

     
  • Maite 7:44 am on 2014/09/04 Permalink | Reply
    Tags:   

    pastiza 

    iz. (Ipar.) Pastela. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [pastela] : pastel (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (Ipar.) pastel
    fr (Ipar.) gâteau
    en cake, pastry, pie, pudding
    port bolo

    Entzun:

    Bakoitzak pastiza lodi bat zirudien: azukreztatua eta kremaz betea. [Skyroom, Ramuntxo Etxeberri (Elkar, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    pastiza (Wikimedia Commons)

     
  • Maite 7:52 pm on 2014/09/03 Permalink | Reply  

    krabarroka 

    iz. Krabarroka gorria edo krabarroka arrunta (Scorpaena scrofa) scorpaenidae familiako arraina da.  Gorri kolorekoa eta hezurrez beteta, arraroa da 1,5-2 kg baino gehiago izatea, nahiz eta 3 kilokoak badaude. Normalean 10 eta 500 m. arteko sakonera bizi da. (Wikipedia, jarraitu irakurtzen)

    Orotariko Euskal Hiztegian:

    krabarroka (G-bet ap. FauMar 92), kabrarroka (FauMar 92 y 93).

    “Rascacio, cabracho, raño, escorpión (Scorpaena scrofa)” FauMar 92. “Escorpena, rescaza, cabracho (Scorpaena porcus)” Ib. 93. “Gallineta, polla (Helicolenus dactylopterus), krabarroka (G-bet)” Ib. 92. Goizean arrantzara joaten zan eta arrapatzen zituen berdel eta krabarrokak emazteak saltzen zituen. D. Garbizu EEs 1931, 114.

    Sinonimoak: iz.
    [etxearen gainaldea] : terraza (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (Zool.) cabracho (Scorpaena scrofa)
    fr Rascasse rouge
    en red scorpionfish, Bigscale scorpionfish, large-scaled scorpion fish

    Entzun:

    Krabarroka-pastela jan genuen aurrekoan. Zoragarria zegoen!

    krabarroka (Wikimedia Commons)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel