goibeltasun

iz. 1 iz. Tristura. Bihotzeko goibeltasuna. Nahigabeak zure arima goibeltasunez bete zuen. 2 iz. Iluntasuna. Zeruaren goibeltasuna. (Hiztegi Batua)

Orotariko Euskal Hiztegian

goibeltasun (SP (sin trad.), H), gobeltasun (Dv).

 Tristeza. “Air, humeur sombre, chagrin, état de tristesse” H. Bataren arraitasuna eta bertzearen goibeltasuna. Ax 506 (V 326). Goibeltasun eta barrungo illunaren kargapean makurtu. Arr May 70. Billustasun gorri onek gazteluaren goibeltasun eta zorroztasuna nabarmenago dagi. Etxde AlosT 40 (v. tbn. 83). Urtzen da goibeltasuna bere gutizia asetzen zioten gauzak galdurik. Or Aitork 47s. Beltzurak zure arima goibeltasunez bete zuenean. Txill Let 74. Ortxen daude goibeltasun eta zorroztasun etengabe bat dariotela. “Están siempre igualmente tristes, igualmente severas”. Etxde Itxas 102. Azken egunetako gerraren jazoerak goibeltasun aundia sortu eben espetx:ian. Gerrika 111. Goibeltasuna, negarra eta garaideadarra oihuka darion arima. MEIG III 109. v. tbn. Sabiag Y 1933, 425. Mde HaurB 31. Azurm in Gand Elorri 117. Osk Kurl 104. TxGarm BordaB 130. AZink 91.

“Air fâché, irrité” H.

(H, A), gobeltasun (Dv A). “État assombri du temps” Dv. Ainbeste aize ta zorakeriren atzetik, ainbeste bena, goibeltasun da trumoiren ondorean etorri bear eban ekatxak. Ag Kr 175.

“Atritas, […] kolore beltza, goibeltasuna, ilhuntasuna” Urt III 30

Sinonimoak: iz. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    [tristura]: jas.goibeldura, histasun, iluntasun, itun, melankolia, tristetasun, tristezia, tristura, histura Ipar., ilundura Ipar., itzaltasun Bizk., ituntasun jas., malenkonia jas., damorri g.e.
    [iluntasuna]: g.e.goibeldura, ilun, ilunpe, iluntasun, lainope, ilundura Ipar., goibel jas., ilundegi g.e., ilundi g.e., ilungo g.e., aizaro Naf. g.e. pl.

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es tristeza, pena, añoranza, angustia, melancolía
fr chagrin, mélancolie, tristesse
en sadness, misery, melancholy, sorrow
port tristeza, melancolia, infelicidade

Triste zirudien, amak bezala; biei zerien halako goibeltasun atsekabegarri bat. [Eszterren ondarea, Sandor Marai / Ander Irizar (Igela, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

goibletasun (FlickrCC, Cesar Mascarenhas)