ilbete
iz. Lurretik ikusita, Ilargiaren aurpegia erabat argiturik ageri den fasea. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Orotariko Euskal Hiztegian
ilbete (V, L (h-); Añ, H (V, G)). Ref.: A; Lh; Iz ArOñ.
“Plenilunio” Añ. “Pleine lune” H. “Otzailgo ilbete, edurra ni bete” Iz ArOñ. v. ILARGI BETE. Ill ontan ill betia ogei ta batian. Sor Bar 72. Ilbete-Jai andi nausi au geukin egiteko. “Fiesta del Plenilunio”. Arriag Lekob 9. Arrasaten ilbeteak (illargi beteak) illunpea zillarez yantzi zun. Ldi IL 134. Ozkarbi zegon […] ta ilbete garaia zan. Etxde JJ 5.
Sinonimoak: iz.
[ilbetea] : ilargi bete (Elhuyar Hiztegia)
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):
es plenilunio, luna llena
fr pleine lune
en full moon
port plenilúnio
Entzun:
Mundua mamu bihurtzen duen ilbete horietakoa zen, gauza guztiek, bizidunek eta bizigabeek, errebelazio misteriotsuak xuxurlatzen dituzten horietakoa, nahiz gauza bakoitzak berea esaten duen eta errebelazio guztientzako topagunerik ez dagoen, horregatik ezin izaten ditugu ulertu, eta ia jakitera iritsi baina hala ere jakin gabe gelditzen gareneko atsekabea pairatzen dugu. [Lisboako Setioaren Historia, José Saramago / Jon Alonso (Ibaizabal, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)
Ilargi bakoitzeko ageri da zeruan, Ilbete bakoitzeko sabel astunaren antzera erortzen naiz berriro Yvanenganako maitasunaren min handian, Ilargi bakoitzeko zutitzen da ahardia bere zangoen gainean eta negar egiten du. [Ahardikeriak, Marie Darrieussecq / Joxan Elosegi (Alberdania, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)
Uda mineko ilbete txuri-txuria, biribila. [Mundu txikia, Alberto Barandiaren (Susa, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)
Reply