ahosabai

iz. Ahoaren ganga edo sabaia. • ANAT. ahosabai bigun. Aho-barrunbea eta faringea partzialki banantzen dituen mintzezko eta muskuluzko tolesdura. || ahosabai gogor. Goiko masailezurrak eta hezur palatinoak eratzen duten giza ahosabaiaren zatia. || ahosabai-errezel. Ahosabai biguna. || ahosabai-hezur. Hezur palatinoa. || hezurrezko ahosabai. Ahosabai gogorra.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: iz.
[sabaia]: sabai, aho-ganga Ipar., aho-zeru g.e., ganga Ipar. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es paladar, cielo de la boca, bóveda palatina
fr palais [de la bouche]
en palate
port paladar

Entzun:

Autofikzioa, Arbelaitz jatetxeko orburu bitsa bezalakoa da: esnobismo hutsa. Gizaldietan zehar plater berak jan ondoren, neke burgesetik libratzera etorri zaigu orburuaren dekonstrukzio entretenigarria: ahosabaia oharkabetuta, sabela ezin asebete. Aparra besterik ez. Sintaxi berria eraikiz, zinemara eta jatetxeetara behin eta berriz joan gaitezke.  [Autofikzioa eta orburuak, Angel Aldarondo  (Zin-zinez, 2014-09-10)] (Berria.eus)

ahosabai (Wikimedia Commons)