Updates from martxoa, 2016 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 11:07 pm on 2016/03/17 Permalink | Reply
    Tags:   

    kotxorro 

    iz. ZOOL. Koleopteroen ordenako intsektua. 2-3 cm-ko eta kolore arre gorrixkako kakalardoa da, buruan lamina zapalez osatutako antena nabariak dituena. Larbak landareen sustraiez elikatzen dira eta sarritan kalteak eragiten dituzte (Melolontha melolontha).  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    kotxorro (V-arr-oroz ap. A).Gorgojo. En Bilbao llaman así al abejorro o melolonta” A. “Kotxorro: indabearen edo babarrunaren zamorro edo ar bat” Ayesta 92n. Cf. 1 kotxo. Kotxorroak hegak athera ta biraka ta biraka hasi zan hegaz. Osk Kurl 76. Harrobi gaine ta inguruetan, matxinoak, kirkirrak, kotxorroak, karrakaldoak eta abar, batzen zituzten muttikoak. Ib. 204. Kotxorroaren zunburrunttoa entzunik. Ib. 204. Egartsu eta kinka larri dan / euskerak nai dau ur txorro, / omentsu gerta daiten garbituz / atzerriko dan kotxorro. Ayesta 92.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. (Zool.) escarabajo sanjuanero, abejorro (Melolontha melolontha)
    fr iz. (Zool.) hanneton
    en iz. (Zool.)   cockchafer (Melolontha melolontha)
    port iz. (Zool.) melolonta (Melolontha melolontha) 

    Egartsu eta kinka larri dan
    euskerak nai dau ur txorro,
    omentsu gerta daiten garbituz
    atzerriko dan kotxorro.

    Ayesta 92 (Orotariko Euskal Hiztegia)

    kotxorro (Wikimedia Commons, Donald Hobern)

     
  • Maite 11:38 pm on 2016/03/16 Permalink | Reply
    Tags:   

    gerba 

    iz. BOT. Lore sexubakarrez osaturiko buruxka-formako infloreszentzia zintzilikaria (adib., urkietakoa). (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (Bot.) amento
    fr chaton
    en catkin
    port amento

    Entzun:

    Gaztaina loreak ere ardura pizten zion laborari maratzari: San Pedrotan gerba zuria behar. [Naturaren mintzoa, Pello Zabala (Alberdania, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    gerba (Wikimedia Commons, Bogdan Giuşcă)

     
  • Maite 10:14 pm on 2016/03/15 Permalink | Reply
    Tags:   

    kaskar 

    1. iz. (lgart.) Garezurra, buru-hezurra. Korde gabe utzi zuen kaskarra hautsita. 2. izond. Behar adinako balioa, ontasuna ez duena; erdipurdikoa. Eguraldi kaskarra. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak:iz. beh.

        [burezurra]: burezur, buru-hezur, buru-kasko, garezur, kaskezur beh.  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. (lgart.) cabeza, cráneo (2) izond. mediocre, no muy bueno; malo, -a; de poco valor, insignificante, escaso, -a, pequeño, -a (3) Ik. koskor
    fr (1) iz. tête, crane (2) izond. médiocre, insignifiant, -e, insuffisant, -e, mauvais
    en (1) iz. skull, cranium (2) izond. mediocre, bad; insignificant, little, negligible; low, of little value
    port (1) iz. crânio (2) izond. medíocre; escasso(a)

    Ebaluazioko emaitzak jaitsi egin dira, eta euskarakoa inoizko kaskarrena da

    14 urterekin, ikasleen %46k maila apala dute euskaraz; maila aurreratua daukatenak %16 dira

    Emaitzetan jaitsierak azaldu dira 2015eko ebaluazio diagnostikoan. Lehen Hezkuntzako laugarren mailako eta DBHko bigarreneko ikasleei egiten diete proba aldian-aldian, eboluzioa zein den ikusteko. [Ebaluazioko emaitzak jaitsi egin dira, eta euskarakoa inoizko kaskarrena da, G. Goikoetxea (Gizartea, 2016-03-15)] (Berria.eus)

    kaskar (Infografia: Berria)

    kaskar (FlickrCC, Laurence Simon)

     
  • Maite 1:44 pm on 2016/03/14 Permalink | Reply
    Tags:   

    gaurko 

    izlag. Uneko egunekoa; gaur egungoa, garai honetakoa. Gaurko zenbait euskal idazle. Arratsalde baketsua gaurkoa. • GAURKO EGUNEAN. Gaur egun. Etxe hori gaurko egunean Narrosko markesarena da. || GAURKO EGUNEZ. Gaurko egunean. || GAURKOAN. Gaur, gaurko egun honetan. Uztapide bertsotan hasi da; badu gaurkoan ere etorri nahikoa. || GAURKOZ. Gaur (hurrengo egunetatik bereizirik). Gaurkoz bukatu dugu. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: izlag.

        [egungoa]: egungo, egungo eguneko  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) izlag. actual, de hoy (en) día (2) adb. para hoy, para el día de hoy
    fr (1) izlag. actuel, -elle, d’aujourd’hui (2) adb. pour aujourd’hui
    en (1) izlag. present, today, today’s (2) adb. by today, for today
    port (1) adj atual

    Noizko egin behar da hori? Gaurko!

    gaurko (Gaurko hitza, CC)

     
  • Maite 9:49 am on 2016/03/13 Permalink | Reply
    Tags:   

    ereti 

    iz. (B) 1. Abagunea, aukera. Euren herrira joateko eretia agertu arte. 2. Denbora-bitartea. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. Bizk. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    [abagunea]: abagune, aldarte, aukera, bide, egokiera, era, era on, koiuntura, okasio, aizina Ipar., ara Ipar., errekontru Ipar., parada Ipar., beta Gip., apuko g.e., mugaldi g.e., mugon g.e., atiza Ipar. zah., deretxa Gip. zah.

    [denbora-bitartea]: abagune, aisialdi, asti, astialdi, astiune, aizina Ipar., bulta Ipar., beta Gip.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) (B) ocasión, momento oportuno (2) espacio de tiempo, época
    fr (1) occasion (2) laps de temps, époque
    en (1) occasion (2) period, time
    port (1) ocasião (2) espaço de tempo

    HAMALAURKUNA

    Gizon bat naiz betaurrekoekin
    sudurrean eta bihotzean
    larrazkena.
    ( Isaak Babel )

    Den dena badoa erran zuen
    Heraklitok zorionarekin
    gogoratu zen ereti baten,
    goibel, bere bihotz-minarekin.

    Eta zerua dagoela urdin,
    nola latsetako ura garden,
    lurra udaberrikari gordin,
    itsasoa den bezala lerden,

    zuk, laguna, esteka nazazun
    zeure besartean indar latzez,
    laztan jori eta musu aratzez,

    betiko, ene dasta dezazun,
    otoitz, nigar, jauzi dut eginen,
    neure gorputza osorik emanen.

    [Mila urte igaro eta, ura bere bidean, Andolin Eguzkitza (Susa poesia, 1993)]

     
  • Maite 11:57 am on 2016/03/12 Permalink | Reply
    Tags:   

    sasikume 

    iz. 1. Lehen, ezkontzaz kanpo sortutako umeari ematen zitzaion izena. 2. (arrt.) Iraintzeko erabiltzen den hitza. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    sasikume (V-arr-oroz-och-gip, G, L; Ast Apol 83, Añ (V), VocCB -> Dv, H), sasiume (T-L). Ref.: A; Lh; Etxba Eib.

    Hijo natural, bastardo. “Hijo natural”, “(hijo) ilegítimo” Añ. “Champi” T-L. Dei egiten deutsazu zuk beste bati sasikume, dongaro jaijo, edo beste onelako lotsatuten daben izen gestoren bategaz. Astar II 103. Sasi-kume edo ume-zurtz antzekoak ez izteko euskeraz yakin bear dabe ume orreek. Belaus LEItz 113. Tristea benetan Etxahuniako etxaldea sasikume orri utzi bearra. Etxde JJ 7. Fortun, Butron Gonzalezen sasikumea. NEtx Antz 7. Seme bi dauz, bata legezkoa, bestea sasikumea. Larrak EG 1958, 256. Jendetzar sasikumeok. Berron Kijote 64. Gero sasikume bat / jakien agertu. Ayesta 23. En DFrec hay 6 ejs. de sasikume.

    Sinonimoak: iz./izond.

        [ezkontzaz kanpo sortutako umea]: bort, izun, sasiko, bastart Ipar./Naf., aizun neol.  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. bastardo, -a, hijo natural (2) iz. (arrt.) [gizonezkoa] hijo de puta, hijoputa; [emakumezkoa] hija de puta, hijaputa
    fr illégitime, bâtard, -e
    en illegitimate child, bastard
    port bastardo(a)

    Badakizu zein izango den zure patua, orain argi daukazu, sasikume hori. [Ugerra eta kedarra, Sonia Gonzalez (Txalaparta, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Bihotza zer den, telefonoa gakotu bezalaxe sasikume gezurti bat sentitu nintzen. [Rock’n’roll, Aingeru Epaltza (Elkar, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    sasikume (Gaurko hitza, CC)

     
  • Maite 8:06 pm on 2016/03/10 Permalink | Reply
    Tags:   

    isolaka 

    Euria goian behean ari izan.

    Orotariko Euskal Hiztegia

    isolaka. (Lloviendo) a cántaros. Euria isolaka erori. Herr 6-6-1956 (ap. DRA; la ref. es incorrecta).

    Sinonimoak:
    [isolaka] : euria barra-barra/purrustaka/adarka/uharka/suilez ari izan (Elhuyar Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (Lloviendo) a cántaros.
    fr pleuvoir à verse o à torrent
    en raining cats and dogs, pouring down
    port chovendo a cântaros

    Isolaka ari du! Horrela esaten dute Lapurdiko Uztaritze herrian euria goitik behera, barra-barra edo bota ahalean jarduten duenean. [Isolaka ari du, Kepa Diegez (Etnomet , 2016/03/10)]

    isolaka (FlickrCC, Christoph Michels)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel