Updates from ekaina, 2017 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 10:46 pm on 2017/06/04 Permalink | Reply
    Tags:   

    trapaila 

    iz. Bat-bateko haizearen eraginez sortzen den itsaskirria. (Anjel Lertxundi)

    Trapaila, Anjel Lertxundi (Hitz beste, 2005-05-05)

    Sautrela-koek nire gustuko hitz bat eskaturik, trapaila aipatu nien. Bat-bateko haizearen eraginez sortzen den itsaskirria edo trapaila. Estropadetan arraunlari trebatuenek nahi izaten duten itsas zabaleko giro aldakor bizia. Zarauzko gazte batzuek beren asteburuetako girora ekarritako hitza: «Trapaila polita zebilek gaur!». Hitz zahar berritua, testuinguru arrantzale batetik parranda-girora ekarria.

    Xuxen-ek ez dit onartzen. Testu idatzien corpus-ek ez dute jasotzen. Ez da Orotariko Euskal Hiztegia-ko 125.987 hitzen artean ageri. Baina bizi-bizi dago kostaldean. Akademiek, hiztegiak, corpus-ek ezin jaso dezakete hizkuntza bat bere osotasunean. Zorionez. Bestela, akademiak, hiztegiak eta corpus-ak batere trapailarik gabeko itsaso hil baten deskribatzaile huts genituzke.Hizkuntza bizi batek, arraunketa sasoitsua egingo badu, trapaila behar eta nahi, hori da kontua.

    Sinonimoak: iz.
    [trapaila] : itsaskirri

    Beste hizkuntza batzuetan (Word Reference hiztegiak):

    es marejadilla (propiciada por el viento que surge repentinamente)
    fr houle, légère
    en wave movement, undulation
    port marejada, marulho

    Trapaila garaiotan arrantzuan ibiltzeko haina gogorik biltzen badugu, bederen. [Trapaila garaiak, Hasier Etxeberria (Alua Mundua!, 2015-11-09)] (Zuzeu.eus)

    trapaila (Argazkia: Alua mundua!, zuzeu.eus)

     
  • Maite 11:57 pm on 2017/06/03 Permalink | Reply
    Tags:   

    trapailu 

    adj. Aiurri txarrekoa.

    Orotariko Euskal Hiztegian

    trapailu (-all- G-azp ap. Gte Erd 212). Irritable, de mal carácter.

    Sinonimoak: iz.
    [aiurri txarrekoa] : suminkor, haserrekor

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es irritable, de mal carácter
    fr irritable, irascible; personne qui a un mauvais caractère,
    en irritable, (informal) grouchy; person who has a bad character
    port avinagrado(a), envinagrado(a); pessoa de mau caráter; irritável, irritadiço(a)

    Trapailu halakoa!

    trapailu (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 11:39 pm on 2017/06/02 Permalink | Reply
    Tags:   

    petrikilo 

    iz.  Sasimedikua. Petrikilo batek konponduko dizkio hezurrak. Mediku, sasimediku eta petrikiloak. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.

        [sasimedikua]: jainko txiki, sasimediku, sendalari, enplastero Heg. beh. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. iz. curandero, -a, matasanos, mediquillo, -a
    fr iz. guérisseur, -euse
    en iz. quack (doctor)
    port iz. curandeiro, -a

    Gipuzkoako petrikilo bati jarritako isunak herri jakintzaren eta medikuntza ofizialaren arteko harremanari buruzko eztabaida jarri du mahai gainean. Sasi-zientziak salatzen dituztenek txalotu dute debekua, baina badira, zientziatik ere, mendeetako ezagutza bat galduko den beldur direnak. [Aho biko belarrak, Edu Lartzanguren (Bizigiro, 2017-06-02] (Berria.eus)

    petrikilo (Argazkia: eitb.eus)

     
  • Maite 8:17 pm on 2017/06/01 Permalink | Reply
    Tags:   

    ebasgo 

    iz.  Ohointza, lapurreta. Badakigu ebasgo guztiak ez direla bide bazterretan egiten. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    ebasgo. v. ebasko.

    ebasko (L, B; Urt III 6, Dv, VocB), ebasgo (-tsgoa det. Ht VocGr 438; A), ebaskoa (SP (-tskoa det.), H), ebasgu, ebasgua, ebaskua, epaskoa (det. SP). Ref.: A; Izeta BHizt.

    Robo, hurto. “Gaur ebaskoa egin dute” Izeta BHIzt. “Ebasko haundia izan da” Ib. En Lar Sup (recogido tbn. por Harriet) se encuentra la forma esparko, debida sin duda a una mala lectura del ej. de Axular (v. infra). v. lapurreta, ohointza.

    Tr. Documentado en textos alto-navarros y septentrionales no suletinos. Las formas con -sk- (sobre todo ebasko(a); epaskoa en Axular y Etcheberri de Sara, ebaskua en AR) son más empleadas que las formas con -sg- (ebasgo en Duvoisin, Leon, Lafitte, F. Irigaray (136) y A. Irigaray, ebasgua en Arbelbide, ebasgu en Hualde).

    Sinonimoak: iz. Ipar./Naf.

        [ohointza]: harrapakeria, harrapaketa, lapurreria, lapurreta, ohoingo Ipar., ohointza Ipar., ohorgoa Ipar., ebasketa g.e., arrobatze Ipar. g.e., ohoinkeria Ipar. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (GN/Ipar.) robo, hurto
    fr iz. vol ; pillage
    en iz. theft; [eraikinetan, etxeetan] burglary, housebreaking; [dendetan, bankuetan] robbery
    port iz. roubo, furto

    Badakigu ebasgo guztiak ez direla bide bazterretan egiten. (Hiztegi Batua)

    ebasgo (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel