trapaila

iz. Bat-bateko haizearen eraginez sortzen den itsaskirria. (Anjel Lertxundi)

Trapaila, Anjel Lertxundi (Hitz beste, 2005-05-05)

Sautrela-koek nire gustuko hitz bat eskaturik, trapaila aipatu nien. Bat-bateko haizearen eraginez sortzen den itsaskirria edo trapaila. Estropadetan arraunlari trebatuenek nahi izaten duten itsas zabaleko giro aldakor bizia. Zarauzko gazte batzuek beren asteburuetako girora ekarritako hitza: «Trapaila polita zebilek gaur!». Hitz zahar berritua, testuinguru arrantzale batetik parranda-girora ekarria.

Xuxen-ek ez dit onartzen. Testu idatzien corpus-ek ez dute jasotzen. Ez da Orotariko Euskal Hiztegia-ko 125.987 hitzen artean ageri. Baina bizi-bizi dago kostaldean. Akademiek, hiztegiak, corpus-ek ezin jaso dezakete hizkuntza bat bere osotasunean. Zorionez. Bestela, akademiak, hiztegiak eta corpus-ak batere trapailarik gabeko itsaso hil baten deskribatzaile huts genituzke.Hizkuntza bizi batek, arraunketa sasoitsua egingo badu, trapaila behar eta nahi, hori da kontua.

Sinonimoak: iz.
[trapaila] : itsaskirri

Beste hizkuntza batzuetan (Word Reference hiztegiak):

es marejadilla (propiciada por el viento que surge repentinamente)
fr houle, légère
en wave movement, undulation
port marejada, marulho

Trapaila garaiotan arrantzuan ibiltzeko haina gogorik biltzen badugu, bederen. [Trapaila garaiak, Hasier Etxeberria (Alua Mundua!, 2015-11-09)] (Zuzeu.eus)

trapaila (Argazkia: Alua mundua!, zuzeu.eus)