Updates from martxoa, 2018 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 9:59 pm on 2018/03/23 Permalink | Reply
    Tags:   

    xingola 

    iz. 1 iz. Oihal edo ehunezko zerrenda luze eta mehea. Ik. zinta. Zetazko xingola. Atorra bat, gainetik dena xingola, urre eta girgileriaz apaindurik. Errienta, bere paperak eskuan, antzoki zolan izanen da, beltzez bezti, xingola bat seinale, eginkizunen kudeatzeko. Adats horail distiratsua, xingola batek lepondoan batua. Xingola darie makila multzoei. Bidea eta ibaia, bi xingola mehar irudikoak. 2 iz. (Ohore gisa ezarria). Ohorezko medaila eta gurutze, xingola eder eta holako sari horietarik. Emazte bati eman diote “Légion d’honneur” xingola. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: iz. Ipar.

        [zinta]: galartzu, girgil, zinta, erriban Ipar. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. (Ipar.) cinta, banda, franja, tira, faja; galón (2) iz. (Med.) usagre
    fr (Ipar.) ruban, bande ; galon
    en strip, ribbon
    port fita, faixa, banda

    Xingola horia.

    xingola

     
  • Maite 9:40 pm on 2018/03/23 Permalink | Reply
    Tags:   

    aizkatu 

    ad. aizkatu, aizka, aizkatzen du ad. g.er. Uxatu, haizatu. Hango algara gozo harroak txori mordo bat aizkatu zuen aldameneko sasitik. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: ad. g.e.

        [uxatu]: aienatu, aldenarazi, aldendu, desagerrarazi, haizatu, uxatu, haizarazi Ipar., kasarazi Ipar., kasatu Ipar., akazatu Zub. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) du ad. ahuyentar, hacer huir, expulsar (2) du ad. incitar, azuzar, excitar, tentar (3) du ad. asustar
    fr du ad. lancer des pierres
    en (1) du ad. [uxatu] to frighten away/off, to chase away/off; to drive off (2) du ad. [xaxatu; bultzatu] to incite; to egg sb on, to urge sb on; to set sb/sth on sb
    port (1) afugentar, espantar; expulsar (2) du ad. incitar, excitar, tentar

    Eta egokia izango al da ate joka hastea, entzun eta ireki diezaguten, jende guztia aizkatu eta zarataka jarriz? [On Kixote Mantxako, Miguel de Cervantes / Patxi Ezkiaga (Erein, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    aizkatu (Argazkia: Fondo Antiguo de la Biblioteca de la Universidad de Sevilla)

     
  • Maite 11:11 pm on 2018/03/22 Permalink | Reply
    Tags:   

    inguruabar 

    iz. Zertzelada. Ik. zirkunstantzia 2. Halako kasuetan, inguruabar horiek kontuan harturik, elkarteak erabakiko du bien arteko auzia. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: iz.
    [inguruabar] : zirkunstantzia (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. (Zuz.) circunstancia
    fr iz. circonstance
    en iz. circumstance
    port iz. circunstância

    Ezagutzen nuen neure oinazea, baina hura arindu zitekeela -nire bizitza alda zitekeela, nire inguruabarrak alda zitezkeela- ez zitzaidan bururatu. [Nire amaren autobiografia, Jamaica Kincaid / Alberto Martinez de la Cuadra (Alberdania-Erein-Igela, 2012)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    inguruabar (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 11:05 pm on 2018/03/21 Permalink | Reply
    Tags:   

    sokasalto 

    iz. Heg. Bakarrik edo taldean egiten den jolasa, soka bati bi muturretatik heldu eta birak emanez saltoka ari denaren oinen azpitik eta buru gainetik pasatzean datzana. Sokasaltoan zebilen. Sokasaltoan egin. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    sokasalto (V-gip. ap. Elexp Berg). “La comba. Sokasaltua beste jolasik etzan izeten orduan” Elexp Berg.

    Sinonimoak: iz. Heg.

        [sokarekiko jolasa]: sokadantza (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. (Heg.) (juego de la) comba; cuerda de la comba
    fr corde
    en skipping; (UK) skip rope, (US) jump rope
    port corda

    Neska-koskorrek sokasaltoari ekin zioten berriro.  [Azkenaz beste, Anjel Lertxundi (Alberdania, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    sokasalto (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 11:47 pm on 2018/03/20 Permalink | Reply
    Tags:   

    txor-txor 

    adb. Etengabeko hizketan. Txor-txor hizketan ari ziren, isildu gabe. Txor-txor jardun. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    txor-txor (V-gip ap. Elexp Berg).

    I (Onomat.).

    1. (Onomat. del canto de un pájaro). “Etxazpixan dabill bidiarrua txor-txor da txor-txor” Elexp Berg. v. 1 txio. Asterrika ta Gorozizako bide ondoetan txor txor ebiltzan zozo-birigarroak. Ag Kr 36s. Txor txor txoria, txoritxo / txilibitaria, goiz yagi (yaiki) / ta goiz etzin, txoriak umeak egin (V-gip, G-goi). A EY IV 375.

    Askotan mendi-txaboletan lo egindakoa naiz ni, baiña txepetxa beti lenengo kantaria txabola-ondoetan: txor, txor, txor, txor! BasoM 101.

    2. (V-ple-m-gip ap. A). “Goiz guztian txirritolea legez, txor-txor iñarduteko, zer daukela zer esan barritsuok? (V-m). ¿[…] toda la mañana habla que habla, como un molinillo?” A. v. 1 txirtxor, marmar. Españan autarkidun andrak ez dirala, / au ori ta bestia, txor-txor, bala-bala. Enb 145. Alabaina, guzien begietan ikusgarri ta zoragarri egin zezakeanaren ordez, Akademi itzalaren babesean txutxumutxuka ta txor-txor ari omen zan zenbait gazteekin. Zait Plat 117.

    txor-txor-txor. Baiakiat txor txor txor iarduteko gogoz agoana-ta. A BeinB 55. Or duaz estartea gora mutil koskor batzuk, txor-txor-txor, guztijak batera barriketan, une bakartxu baten be ixiltzen eztirala, musturrak gorri-gorri otzaren otzaz. Kk Ab I 60.

    3. txor-txor-txor. (Onomat. de agua que brota). Bazoaz mendi-egalen batean zear, eta txor-txor-txor ur-otsa. Zendoia 180.

    4. (Onomat. de actividad continua). Txor-txor nere orduetan entrenatzen nintzan. Albeniz 79.

    II (Sust.).

    Piada, acción de piar. v. txio-txio. Kabi ondoan tellatupeko / Enaratxoren txor txorrak. Otag EE 1882c, 548. Txorien txortxor alaia. MAtx Gazt 13.

    III (Adj.).

    (V-gip ap. Iz ArOñ; G-azp). “Txortxorra, el hablador” Iz ArOñ. “Ixo, txortxorra!” (G-azp).

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es adb. charlando, parloteando
    en chatting
    port conversando

    Txor-txor hizketan ari ziren, isildu gabe.  (Hiztegi Batua)

    txor-txor (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 11:13 pm on 2018/03/19 Permalink | Reply
    Tags:   

    bipildu 

    ad. bipildu, bipil/bipildu, bipiltzen 1 da/du ad. Lumak, ileak eta kidekoak galdu edo kendu. Ik. lumatu. Gaztea banaiz ere, burua ari zait bipiltzen. 2 du ad. Irud. Frantziaren jabeak zertarako nahi luke eskualde ttipi hau bipildu? (Ik. harrapakatu). 3 (Era burutua izenondo gisa). Oilo bipildua.

    Sinonimoak (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    bipildu ad.
        [ileak galdu edo kendu]: Ipar.lumatu, mutildu Bizk.
        [larrutu]: larrutu, lumatu

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) da/du ad. (batez ere Ipar.) desplumar(se), pelar(se), perder las plumas, perder el pelo… (2) du ad. (batez ere Ipar.) (hed.) robar, despojar; castigar
    fr déplumer, épiler, piller, saccager, dépouiller
    en to fall out; [animaliak] to moult, to molt
    port (1) depenar (2) despojar

    Gaztea banaiz ere, burua ari zait bipiltzen. (Hiztegi Batua)

    bipildu (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 10:17 pm on 2018/03/18 Permalink | Reply
    Tags:   

    atija 

    iz. Naf. Doministikua. Ik. usin. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    atija (G-nav, AN-araq-egüés-larr-ulz-erro, Ae; -e AN-olza-larr-ulz-erro, B), etije (AN-araq). Ref.: Bon-Ond 153; A Apend (atije); Iz Ulz (atije), IzG (atije); Satr VocP (atija); Echaide Nav 173; Izeta BHizt2 (atije). La grafía <j> representa el sonido velar [x].

    Estornudo. v. atxija, atrija, hatifa, atxufa.

    Sinonimoak: iz. Naf.

        [doministikua]: usin, urtzintz Ipar., doministiku beh. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (GN) estornudo
    fr éternuement
    en sneeze
    port espirro

    Atija egin nuenetako batean, Jonek bere musuzapia pasatu zidan.

    atija (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel