Updates from urria, 2021 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 11:09 pm on 2021/10/03 Permalink | Reply
    Tags:   

    fetxo 

    1 adj. Ipar. Adoretsua, bihoztuna; sendoa; trebea. Frantsesak, iduri arren euskaldunak baino fetxoagoak zirela, hala armaz nola kuraiaz, egin ziren euskaldunen meneko. 2 adj. Galanta, itxura on edo ederrekoa. Sartu dira elizan bi mutil gazte, fetxoak eta galantak. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    1. (Ht VocGr 336, Lar, Dv, H), fexo (Dv), fetzo (Dv), fezo (BN-baig ap. A ; Dv) Valiente, bravo; activo. “Brave” Ht VocGr. “Bravo” Lar. “Fetxo ou fexo et leurs dérivés ont pour augmentatif fetzo ou fezo, vailant, actif” Dv. v. 1 pijo. Franzesek iduri arren eskualdunak baino fixoagoak zirela, hala harmaz nola kuraiaz, […] egin ziren eskualdunen meneko. ES 115. Orai fexo, gero nagi. Ch III 33, 1 (SP ikhastera iarria, Mst estüdiuari emana, Ol leiatsu). Han ez da behar nagirik, / Ez gezurrez den eririk, / Han dakite eragiten, / Alferra fetxo egiten. (1798). BertsZB 102. fizo (B).
    “Persona buena, muy formal. Mutiko fizua ta ona. Fizua ta maitagarrie ” Izeta BHizt2. .

    2. (SP), fitxo (H). “Gentil […], galant” SP. “Qui a un extérieur, des manières agréables, galantes, de personne bien apprise” H. Uste dutenek gizon fetxo direla, halako hitzik konbersazionean erranez, eztakite zertako eginak diren konbersazioneak. “Ceux qui pensent être galants hommes” . SP Phil 339 (He 341 gizon galantarena egiten dutela).

    3. (SP, Urt I 88), fitxo (H), fijo. “Adroit, habile” H. Joko suerte guzietan fetxoa da. He Phil 285. Nere amigua, / kantari fijua, / euskaldun klarua, / pare gabekua. AzpPr 124.

    4. (Chaho, Dv, H), fexo (Dv), fixo (Chaho, VocBN→A, vEys), fitxo (H), fetzo (L-côte, BN-ciz-arb ap. A; Dv), fezo (BN-baig ap. A ; Dv) “Adj., qui a de la corpulence, même de la force apparente” VocBN. “1. gras, gros, corpulent, bien portant, de bonne mine; 2. par extens., fort, vigoureux” H. “Corpulento” A. “Fetzo, robusto, muthil fetzo bat egiten hari da (L)” Lander (ap. DRA). Parisen miseria handiago eta hek gizenago: xorro lodi, matel gorri, segur fetxo-fetxoak ziren bi senhar-emazteak! GAlm 1957, 59. (Ref. a cosas). Untzi egiteko arbola fixoz bethea da. ES 110. “Hermoso, ederra, galanta, polita, fitxoa ” Lar. [Eskualdunak] izpiritutsuak dira, bizitzen dakitenak, edo kortesak, eta zernahi harma suerteren erabiltzen trebeak, alegerak edo umore onetakoak, fixoak eta ongi eginak. ES 110. Sartu zire aldare nausiko kapillan bi mutil gaste fixoak eta galantak (304). ‘De bello aspecto y hermosos’. LE-Ir.

    5. (Ref. a cosas). Apropiado, óptimo. Orain da muga fetxoa oneratzeko. “Aptum tempus” . SP Imit I 22, 5 (Ch orai da denbora ziñziñez konbertitzekoa).

    6. fixo, fitso (S ap. Lrq; Gèze), fijo. Fijo. “Adj., fixe” Gèze. Cf. fitsatu. Señale fixoa eztagola Jangoikoa zeurekin (AN, s. XVIII). FLV 1992, 302. Dauzka estankuak / prezio fijuak. MendaroTx 84. Emakume denen arpegietan / halako animalikeria somatzen dut / zoramena, arpegi-idorra, mirada fijoa. Lasa Poem 70. Baña zuretzako bi ordu geiago fijo eguneroko jarri dizkizugu. Albeniz 222. En DFrec hay 5 ejs.

    Sinonimoak: izond. (Ipar.) (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    [pijoa]: adoretsu, ausarditsu, ausart, ausarti, errutsu, gori, gupidagabe, indardun, kartsu, kaskail, kemendun, kementsu, saiatu, bipil Ipar., kalipudun Ipar., kaliputsu Ipar., kuraios Ipar., suhar Ipar., azarri Bizk., pijo Gip., mutiri Ipar./Naf., bihoztoi Zub., animotsu g.e., dulabre g.e., ekin g.e., kopetadun g.e., alai zah., bulartsu zah., hardit zah., animoso Heg. beh., baliente Heg. beh., bihoztun Heg. beh., balent Ipar. zah., baleroso Heg. zah., bulardetsu Gip. zah.    

    [trebea]: artetsu, esku-trebe, ezertako, mainatsu, trebe, agudo Ipar., antzetsu Ipar., artez Ipar., jeinutsu Ipar., leber Bizk., pijo Gip., iaio G-N, adret Zub., abil beh., bitore zah., entregu Ipar. g.e., errime Bizk. g.e.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es izond. hábil; dispuesto, -a; activo, -a; brioso, -a
    fr izond. habile, adroit, prêt, actif, active, volontaire; fougueux, courageux, vigoureux
    en izond. skilled, skillful, active, spirited
    port izond. disposto, ativo, espirituoso

    Testuinguruan

    Mutil gazte eta fetxoak hautatu dituzte filmerako. [Europako mugetan barrena, Edorta Jimenez (Txalaparta, 2000)]

     
  • Maite 10:16 pm on 2021/10/02 Permalink | Reply
    Tags:   

    sasoi 

    Hiztegi Batua

    1 iz. Nekazaritzari dagokion lanen batean aritzeko garai egokia. Ereiteko sasoia. Artoak bere sasoian jorratzen ez dituenak. Uzta biltzeko sasoian. Abuztuak sasoirik hoberenean zeuden egunetan. Loratzeko sasoian zeudela. Sasoiz kanpoko loreak. Etorri nintzen Pithiviersera beterraba sasoia egitera. || Sasoira ekar itzazu belar eta fruituak. Ez zuen nahi zoritu arte, bere sasoira heldu arte nehork uki zitzan.

    2 iz. Garaia. Non zegoen sasoi hartan gipuzkeraren nagusitasun hori? Sasoi hartako giroari amore emanaz. Ezkontzeko sasoia heldu zaio. Sasoian sasoikoa beti da ondoen. Urte sasoiak: urtaroak. Sasoi honetan euri anitz. Gure sasoiko jendea.

    3 iz. Giza bizitzaren garai bakoitza, bereziki osasuntsuena, gorputzaren aldetik beteena. Gaztaroa, Jainkoak gizonari eman dion sasoirik ederrena. Gizona egon arren sasoi batean gordin, heriotza etortzean izaten da berdin. Ez nuen nik ezagutu sasoiaren kemena eta karra gainezka zerionean. Oraingo jendea euskal kultura gaietara isuriagoa aurkitzen dut gure sasoikoa baino.

    4 iz. Gorputzaren sendotasun eta osasun betetasuna. Hori duk sasoia! Osasun ona, sasoiarekin, lanerako beti gazte. Hogeita lau urtetan banuen sasoia. Sasoia joan eta gero. Txorakerian ibili ginen sasoi genuen artean. Hogeita hiru-lau urte ditu, sasoi ederra mutilak. Probintzia hartan ez baita falta sasoi oneko gazterik. Oinutsik joateko ere ez hago hi sasoi txarrekoa.

    Sinonimoak: iz. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    [garaia]: aldi, aro, denbora, egun pl., garai, periodo, adiuntza Bizk., noizaldi jas.    

    [aldartea]: trenpu Ipar., fleite Ipar.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. [garaia] tiempo, época, momento (2) iz. sazón, fortaleza, buena salud; condición física (3) iz. (Nekaz.) [garai egokia] sazón, tiempo, temporada, época adecuada; sazón, madurez (4) iz. edad, cada una de las etapas de la vida; juventud (5)  iz. [urtaroa] estación
    fr (1) iz. [garaia] saison, époque, moment (2) iz. forme, bonne santé, trempe (3) iz. [garai egokia] temps favorable, beau temps, bonne saison (4) iz. âge (5) iz. [urtaroa] saison
    en (1) iz. [garaia] time (2) iz. [osasun ona] fitness, good health, form, shape (3) iz. [garai egokia] season, time (4) iz. age, stage of life (5) iz. [urtaroa] season

    Testuinguruan

    Ez daukat sasoi bateko sasoia. [Joseba Gabilondo @josebagabilondo, Twitter]

     
  • Maite 9:40 pm on 2021/10/01 Permalink | Reply
    Tags:   

    estalgabetu 

    du ad. g.er. estalgabetu, estalgabe, estalgabetzen || Estalkia kendu. Ikusi zuen Teresa, aurpegitxoa eskuekin estalirik, negar-zotinka, eta nahi izan zion begitartea estalgabetu eta besoa lepo inguruan ezarri.  (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    estalgabetu. (G? ap. A, que cita a Añ), estalgetu (Lar, H), estalbagetu (Añ). Descubrir, destapar. “Découvrir, ôter une coverture, un couvercle” H. Ikusi zuen Theresa […] aurpegitxoa eskuekin estalirik, negar-zotinka […] eta nahi zion begitartea estalgabetu eta besoa lepo-inguruan ezarri. Mde HaurB 43.

    estalgetu. Descubrir, hallar. Etorriko diran aldietan zer estalgetuko dan […] nork daki? Zink Crit 19. Onelako edo alako lakatzen atzetik me ederra estalgetu zala. “Se descubrió el precioso mineral” . Ib. 34. Perutxoren kanta noski “La Tercera Celestina” deritzan liburuan Menendez Pelayok estalgetua. Onaind MEOE 18.

    Sinonimoak: iz.

    [estalgabetu] : babesgabetu (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es du ad. descubrir, destapar
    fr du ad. mettre à découvert
    en ad. to uncover
    port du ad. descobrir

    Testuinguruan

    Ez dizut filmaren amaiera estalgabetuko. #gaurkohitza

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel