Updates from maiatza, 2022 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 9:44 pm on 2022/05/20 Permalink | Reply  

    supazter 

    iz. Sutondoa. Ostatu bateko supazterrean. Supazterraren inguruan jartzera gindoazen. Bizpahiru eskutada gaztaina goxoki janik supazterrean. Supazterreko istorioak. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    supazter.

    1 (AN-5vill-burg, L, B, BN, S, Sal; Gèze 333, Dv, H; -ph- Arch VocGr , H), supaster (AN-erro, L-arcang), supaztar (V-arr-oroz), subazter (G, L-sar, B, Sal, S, R; VocBN, Gèze, Dv, H), subaztar, subaster. Ref.: A (supaztar, subazter); Satr VocP; EAEL 123. Rincón del fuego; rincón junto al fuego. Ikhusi zuenean hura neskato batek su bazterrean iarria. Lç Lc 22, 56 (He, Dv suaren aitzinean, TB, IBk su ondoan, Oteiza, Brunet suaren ondoan, Ol, Or, Ker, IBe sutondoan). Landak eta supazterrak / betetzen tuzten gezurrak. Monho 54. Su basterrean iragaten ditutzuen neguko arrats luze hetan. EgunO ( in Arb Igand 186). Hotzetan behar bezala / su-phazterreko plazera. Gy 263. Su bazterrean idorrarazten zituen athorrak. Hb Egia 138. Jende multzo bat khausitzen du ostatu bateko suphazterrean. Laph 57. Sasoi obia dator emendik aurrera su-baztarrean gaztaiñ danboliñari eragiñaz egoteko. Sor Bar 109. Su-bazterrean aparia zaitzen. Urruz Urz 26. Ileti bat su-bazterrean harturik. Elzb PAd 33. Supazterraren inguruan jartzera ginoazin. JE Bur 77. Su-bazterrean dagoenean / eztauka mozkorra gaiztoa. A Ardi 97. Ikusi zian süpazterrian putiko bat. Const 34. Bizpahiru ahutara gaztena goxoki janik supazterrean. Barb Sup 13. Supazter bero bat ez dugun ber, deusetako ez gira hon. Zub 122. Su baztarrera begiratu. Munita 105. Huna ixtorio bat mila aldiz supazterrean aditu dioguna. Zerb Azk 39. Supazterra murritz, familia hits. Egunaria 20-11-1956 (ap. DRA). Aritz eta lizar enborrak metatzen ditute supazterrera. Ibiñ Virgil 101. Gorputza eta bihotza direlarik supazterrean ontsa berotuak. Ardoy SFran 63. Su bazterrean jarri eta pipatzeko. Etchebarne 40. Daukat aro harekin supazterra piztua zutela. Larre ArtzainE 114. v. tbn. Elsb Fram 137 (-ph-). HU Zez 148. Ox 150. A Aezk 188. TP Kattalin 186. Iratz 81. Lf Murtuts 52. JEtchep 19. Subaztar: Xe 261.

    2 supaster (Sal). “Plancha de hierro que colocan ante el hogar” VocNav.

    Sinonimoak: iz.

    [sutondo]: sutondo, su-txoko (Adorez sinonimoen hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. (Ipar.) rincón junto al hogar; fuego, hogar, cocina, fogón
    fr iz. iz. foyer, coin du feu
    en iz. fireplace, hearth, home
    port iz. lareira

    Testuinguruan

    Supazterraren inguruan jartzera gindoazen. (Hiztegi batua)

     
  • Maite 11:01 pm on 2022/05/06 Permalink | Reply
    Tags:   

    sugeldo 

    iz. Errauts artean itzali gabe dagoen txingarra. (Harluxet Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    SU-GELDO (L sg. Lh; Añ (V, G, AN) A), SUKELDO (Lar). a) “Rescoldo” Lar y Añ. Solas bai ta egitez dira iardukarik; / maitalege ta sua ez nai inolarik; / sua gartzen asia, berez da aki-bearrik, / sugeldoz du irauten luze ta maltsorik. (1959). Agerre PV 2016, 217. b) “(G-to), fuego de poca fuerza” A.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. rescoldo, brasa; fuego bajo
    fr iz. braise
    en iz. ember
    port iz. rescaldo, borralho

    Testuinguruan

    Sugeldoa zirikatu zuen. #gaurkohitza

     
  • Maite 10:59 pm on 2022/05/03 Permalink | Reply
    Tags:   

    suge-opil 

    iz. Sugeek tarteka sortzen dituzten multzo edo pilaketak (dela negualditik esnatzean, dela ugaltzeko, dela kumeak jaiotzean..).

    Orotariko Euskal Hiztegian

    SUGE-OPIL. “(L-ain, Sal), conjunto de culebras pequeñas apelotonadas” A.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. conjunto de culebras pequeñas apelotonadas
    fr iz. groupe de petits serpents entassés
    en iz. group of small snakes huddled together
    port iz. grupo de pequenas cobras amontoadas

    Suge-opil bat ikusi genuen bide ertzean.

     
  • Maite 10:26 am on 2022/04/18 Permalink | Reply
    Tags:   

    sarramuska 

    iz. Haserrea edo atseginik eza adierazten duten hitzak, hotsak edo putzak.

    Orotariko Euskal Hiztegian

    sarramuska. (V-gip, AN, L, BN), sarramuskia (V-gip). Ref.: A; Lh; Iz ArOñ (sarrámuskixa).
    Refunfuño” A. “Murmure, grognement” Lh. “Sarrámuskixa bat eiñ, echar una bronca” Iz ArOñ. .

    Sinonimoak: iz.

    [sarramuska]: marmar, marmario, purrustada

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. refunfuño, queja
    fr iz. murmure, grognement
    en iz. grumble, gripe
    port iz. resmungo, grunhido

    Testuinguruan

    Hasieran marmar apala besterik ez zena handituz joan zen, sarramuska ozen bilakatu arte. [Kasandra leihoan, Fito Rodriguez, Txalaparta, 2006]

     
  • Maite 8:27 pm on 2022/01/27 Permalink | Reply
    Tags:   

    sakitu (amaitzeko) 

    sakitu, saki/sakitu, sakitzen 1 du ad. g.er. Lanabes edo arma zorrotz batez zauritu. 2 du ad. g.er. Abere baten azalean marka edo seinalea egin. Txahalak burdina goriaz sakitzen diren bezala. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    sakitu.

    1. (-kh- AN, L, BN ap. A ; Dv), sakiatu (AN-araq ap. A ). Herir. “Blesser grièvement” Dv. Etsaiek ihes-eginik, luzez jarraiki zitzaizkoten, halaz non hekietarik sakhitu baitzituzten lehenbiziko eta bigarren egunean bezala eta hil baitzuten ihes zoazinetarik bi bidez. Dv Iud 20, 31 (Ol sakaildu, Ker triskatu, BiblE hil).

    2. sakiatu (AN-araq ap. A). “Tajar” A. Mintzo zorrotzez Abiñongo arkaitza sakitu zun eta fedea ugaldeka yalgi zen. ‘Frappa’ . Or Mi 137. Sugeak ausiki nik. Ur erreka hortan behar diat ganitarekin ausiki lekua sakitu. Etchebarne 60. 3. (-kh- Hb).Mordre, morceler” Hb.

    Sinonimoak: ad. g.e.

    [zauritu]: mankatu, zauritu, kaskatu Ipar., kolpatu Ipar., zaurtu Ipar. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) (ikus zauritu) herir (2) marcar, señalar (con hierro el ganado) (3) picar, partir en trozos, trocear
    fr (1) blesser (2) marquer, signaler (3) couper en morceaux
    en (1) to be injured, to injure, to wound (2) mark (3) chop, dice, mince
    port (1) ferir (2) marcar, assinalar (3) picar

    Testuinguruan

    Eta araukaniarrak, aztekak eta inkak menpean hartu zituzten garaian, europar langileak beren etxeetatik bota zituztela, animaliak bezala burdina goriaz sakitu zituztela, eta sorginak bezala erre. [Europako mugetan barrena, Edorta Jimenez (Txalaparta, 2000)]

     
  • Maite 10:48 pm on 2022/01/17 Permalink | Reply
    Tags:   

    salatu 

    1 du ad. Gauza edo egintza gaitzesgarri bat jakinarazi; norbait erruduntzat hartzen dela adierazi. Ik. akusatu1. Agintari gaizto hark kristautzat salatu zuen Agata. Salatu ninduena. Bere herritarrak sala eta sal ditzan. Errudunak salatzeak ez baititu makurrak zuzenduko. Gezurretan salatzea. Tolosan zeuden gobernu mutilei salatu egin zien, pulpitutik gobernuaren kontra ari zela. Berak salatu du bere burua. Txantxetako edo itxurazko literatura hau bereizgarri nabari batek salatu izan du. Berriari berea ematen zaiolarik ere, arestiko berrikeriak salatu behar genituzke, hobe ustean dabiltzanak kontura daitezen. Salatariak badu bete beharrezko baldintza bat: salatzen duen bekatuaren kutsutik garbi egotea.

    2 du ad. (Ezkutatu nahi dena, ezkutuan dagoena-edo) ezagutarazi, erakutsi. Hire mintzoak salatzen hau nor haizen. Oihenartek ez digu bihotzeko “ezkutu hondarrik” salatzen, ezagutu ere ez zituen eta. Pisuak salatzen du lur astuna, baita lur arina ere. Eta senarrari salatzen dio, elizan zer ikusi duen. Bere izena salatzea debekatua daukagunez gero. Ez zion inori salatu, zer esan zion profetak. Txantxetako edo itxurazko literatura hau bereizgarri nabari batek salatu izan du. Belarriko minak salatzen du, ezin daitekeela gure hizkuntzan horrelakorik esan.

    3 (Partizipio burutua izenondo edo izen gisa). Gu biok joan ginen ustezko salatari salatuaren tabernara. Salatuen aulkian.

     (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: ad.

    [akusatu]: akusatu Ipar., denuntziatu Heg. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) du ad. [ezagutarazi] delatar, dejar en evidencia, poner de manifiesto (2) du ad. denunciar, delatar, acusar; divulgar/contar un secreto; traicionar, vender (3) du ad. (Zuz.) [salaketa egin] denunciar (4) du ad. (Zuz.) querellarse, acusar ante un juez o tribunal
    fr (1) du ad. [ezagutarazi] révéler, faire connaître (2) du ad. dénoncer, accuser
    en (1) du ad. to give away, to betray (2) du ad. [bidegabekeria] to denounce, to condemn (3) du ad. [pertsona] to denounce, to betray, to sell, to inform on, to grass on (4) du ad. (Zuz.) to report
    port (1) du ad. [ezagutarazi] pôr/ficar em evidência (2) du ad. delatar, denunciar; atraiçoar, trair (3) du ad. (Zuz.) [salaketa egin] denunciar

    Testuinguruan

    Nork salatu zuen Anne Frank? Susmagarri bat identifikatu dute. [Edu Lartzanguren, berria.eus (2022-01-17)]

     
  • Maite 10:52 pm on 2022/01/14 Permalink | Reply
    Tags:   

    sukaldean egin 

    du ad. Janariak beroaren bidez prestatu.

    Sinonimoak: ad.

    [sukaldean egin]: prestatu (janaria)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es du ad. cocinar
    fr du ad. cuisiner
    en du ad. cook
    port du ad. cozinhar

    Testuinguruan

    Etxekoentzako bakarrik egiten dut sukaldean. (Elhuyar hiztegia)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel