hitzordu
Pertsona batek baino gehiagok elkartzeko finkatzen duten egun, ordu eta lekua.
Sinonimoak:Â iz.
[zita] : zita (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
Beste hizkuntza batzuetan, Elhuyar-en arabera:
- (esp) cita [para estar con alguien]
-
- Ezkutuko hitzordua: cita secreta.
- Bihar hitzordua dut nire medikuarekin: mañana tengo hora con mi médico.
(fr) rendez-vous
(en) 1. profesional batekin appointment 2 lagun batekin date
Cita. “Rendez-vous” Casve. Hitzordua beraz koral kantuak maite dituzten guzieri heldu den igandean arratsaldeko lau orenetarik aintzina. Herr 9-11-1995, 1. Albret plaza berri eta pollitean da hitzordua hilabeteko bigarren igande oroz. Herr 18-4-1996, 6. Beroan bero hitz-ordu bat eskatuz Chirac-i berari bai eta Juppé gobernuburuari. Herr 6-6-1996, 8.
Nolaerran.org hiztegiko sarrera:
- norbaiti hitzordua eman/hartu (medikua, adibidez)
- hitzordua finkatu (lagunen artean)
- 10etan dut hitzordua
- negozio hitzordu
- aho artatzailearenean/dentistarenean hitzordua hartu
- hitzordua badut medikuarenean
- medikuak ez ditu jendeak errezibitzen hitzordua harturik baizik
- partida hori urteko hitzordu nagusia izanen da
- Ez dugu esperantza genuen bezalako hazkunderik izan.
- Aireportuan elkar ikusteko geldituak ginen.
Entzun:
Xabier 10:53 am on 2013/10/10 Permalink
Medikuarenean ‘txanda hartu’ ere esaten dugu, ez dakit sinonimotzat har dezakegun… Bitxia da, ze gaztelaniaz ere ‘coger la vez’ esaten dugu guk, baina katalanentzat adibidez ezezaguna da erabilera hori, haiek ‘pedir cita’ edo ‘hora’ erabiltzen dute.
Maite 8:53 pm on 2013/10/10 Permalink
Nik ere sinonimotzat hartuko nituzke, Xabier: ‘txanda hartu medikuarenean’ eta ‘hitzordua hartu’. 🙂