hitzordu

Pertsona batek baino gehiagok elkartzeko finkatzen duten egun, ordu eta lekua.

Sinonimoak:  iz.
[zita] : zita (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan, Elhuyar-en arabera:

(esp) cita [para estar con alguien]
  • Ezkutuko hitzordua: cita secreta.
  • Bihar hitzordua dut nire medikuarekin: mañana tengo hora con mi médico.

(fr) rendez-vous
(en) 1. profesional batekin appointment 2 lagun batekin date

‘Hitzordu’ hainbat gisetara erabil daiteke:
Orotariko Euskal Hiztegiko sarrera:

Cita. “Rendez-vous” Casve. Hitzordua beraz koral kantuak maite dituzten guzieri heldu den igandean arratsaldeko lau orenetarik aintzina. Herr 9-11-1995, 1. Albret plaza berri eta pollitean da hitzordua hilabeteko bigarren igande oroz. Herr 18-4-1996, 6. Beroan bero hitz-ordu bat eskatuz Chirac-i berari bai eta Juppé gobernuburuari. Herr 6-6-1996, 8.

Nolaerran.org hiztegiko sarrera:

  • norbaiti hitzordua eman/hartu (medikua, adibidez)
  • hitzordua finkatu (lagunen artean)
  • 10etan dut hitzordua
  • negozio hitzordu
  • aho artatzailearenean/dentistarenean hitzordua hartu
  • hitzordua badut medikuarenean
  • medikuak ez ditu jendeak errezibitzen hitzordua harturik baizik
  • partida hori urteko hitzordu nagusia izanen da
“Rendez-vous” itzultzeko, “hitzordu” erabiltzen ez den kasuak:
  • Ez dugu esperantza genuen bezalako hazkunderik izan.
  • Aireportuan elkar ikusteko geldituak ginen.

Entzun:

hitzordu (Gaurko Hitza, CC)