ekai
iz. 1. (zah.) Egitekoa. Gauza egitekotsua, lanik eta ekairik asko ematen duena. Eriaren ekai handia. 2. Materiala. Altzairua baino gogorragoa den ekaia. 3. FIL. Materia. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):
es trabajo, dificultad; importancia; materia, material, elemento; asunto
fr matière, substance
en matter, substance
port matéria, substância
Etxetik urruntzen zaituzten hamar minutuaketa etxera hurbiltzen zaituztenak ez dira berdinak
nahiz ekai berberaz osatuak egon
Â
horren frogen bila analizatzen dut euria
zer haizek dakarren
nora laketzen den maizen
eta jendearen begietan sumatzen
ikasi dut urruntasun indizea
herriko zumardiek uzten dizuten koska
hosto berrien poztasun selektiboa ninietan
Â
autobusetako kristaletan islatzen da
munduaren parte bat
txakur uhuria entzun eta izarrak trumilka
airatzen dira hodei lodien atzean
Â
txikiak eta ankerrak gara
etxe trakets eta oinarri axalekoak altxatzen ditugu
aurretik hezurra beste ezer ez zen lekuetan
hamar minutu
dauzkadanak baino hamar minutu gehiago
beharko ditut beti azalpenak emateko
eta erlojuak kondenatu arren ez da gelditzen denbora.[Erlojuen mekanika, Jose Luis Otamendi (Susa poesia, 2007)]
Reply