ekai

iz. 1. (zah.) Egitekoa. Gauza egitekotsua, lanik eta ekairik asko ematen duena. Eriaren ekai handia. 2. Materiala. Altzairua baino gogorragoa den ekaia. 3. FIL. Materia. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: iz.
[materia]: gai, materia, gaiki g.e., material g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es trabajo, dificultad; importancia; materia, material, elemento; asunto
fr matière, substance
en matter, substance
port matéria, substância

Etxetik urruntzen zaituzten hamar minutuak

eta etxera hurbiltzen zaituztenak ez dira berdinak

nahiz ekai berberaz osatuak egon

 

horren frogen bila analizatzen dut euria

zer haizek dakarren

nora laketzen den maizen

eta jendearen begietan sumatzen

ikasi dut urruntasun indizea

herriko zumardiek uzten dizuten koska

hosto berrien poztasun selektiboa ninietan

 

autobusetako kristaletan islatzen da

munduaren parte bat

txakur uhuria entzun eta izarrak trumilka

airatzen dira hodei lodien atzean

 

txikiak eta ankerrak gara

etxe trakets eta oinarri axalekoak altxatzen ditugu

aurretik hezurra beste ezer ez zen lekuetan

hamar minutu

dauzkadanak baino hamar minutu gehiago

beharko ditut beti azalpenak emateko

eta erlojuak kondenatu arren ez da gelditzen denbora.
[Erlojuen mekanika, Jose Luis Otamendi (Susa poesia, 2007)]