halabehar
iz. Patua, gertakizunak nahitaezko edo ezinbesteko egiten dituen hura. Halabeharrak hartaraturik. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: iz.
[patua]: asturu, ezinbeste, fortuna, zori, patu Heg., adu Bizk., adur Gip., ezinbertze L-BN-N, sirats Zub. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):
es  iz. fatalidad, destino, sino; casualidad, azar
fr  iz. fatalité, destin, hasard
en iz. fate, destiny; chance
port fatalidade, destino, sina; azar
Nahigabea —zoritxarra, mindura, atsekabea, bihotzeko iluna—, ez dator inoren interbentzioaren eskutik. Ez dago kulparik. Ez dago Jainkorik edo paturik istripu baten edo gaitz larri baten atzean, halabeharra baizik, eta horra non beste hitz eder batek egin digun distira, ‘hala beharko zuen’ etsipenak piztuta. [Nahigabea, Anjel Lertxundi (Hitz beste, 2015-06-03)] (Berria.eus)
Reply