mintzatu
ad. da. mintzatu, mintza, mintzatzen. Hitz egin. Euskaraz ongi mintzatzen direnen artean. Zinetan, txantxetan, gezurretan mintzatu. Zuzen, oker mintzatu. Argi eta garbi mintzatzea. Ez ginen horrezaz bakarrik mintzatu. Gure hizkuntzan mintzatu zelako. Honela mintzatu zaigu aita Hilario. Ni agerian mintzatu natzaio munduari. Jainkoarekin mintzatzeko hizkuntza. Elkarrekin mintzatu ginenean. Ezin mintza daitekeen herri isila. Nor bereaz mintza bedi. Dakitenak mintza bitez. Beha lehenik, mintza azkenik (esr. zah.). || Euskera agerkarian mintzatu berria naiz gai horretaz. Euskaraz agertu eta mintzatu den literatura. (Hiztegi Batua)
Sinonimoak: ad.
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):
es da ad. hablar; conversar
fr da ad. parler; s’entretenir avec qqn
en da ad. to talk, to speak
port da ad. falar; conversar
Egunero euskaraz mintzatzen dira. (Hiztegi Batua)
Reply