usaimen
iz. Usaina hautematen duen sentimena. Usaintze-prozesua kimiorrezepziozkoa da eta bere funtsezko mekanismoak ez dira oraindik ezagunak. Giza usaimenaren kimiorrezeptoreak sudurzuloetako pituitarioan daude; neuronak dira eta hondatzen direnean berriz sortzen dira. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: iz.
[gorputzaren zentzumena] suma, usna Ipar. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):
es (sentido del) olfato
fr odorat
en (sense of) smell
Zu hurbiltzean, perfume sakon baten limoi usainak usaimena baino barruragoko zerbait ukitu dio Luisi. [Eta emakumeari sugeak esan zion, Lourdes Oñederra (Erein, 1999)] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)
Reply