dastamen

iz. Zaporea hautematen duen sentimena, mihiko papiletan elkartuta dauden kimiorrezeptoreen bidez burutzen dena. Berez oinarrizko lau zapore daude: gozoa, gazia, garratza eta mingotsa. Baina, usainak ere laguntzen du substantziaren zaporea bereizten eta zerbait ahoratzean dugun sentsazioa ez da zapore hutsa izaten, usainarekin nahastutakoa eta aberastutakoa baizik. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: iz.
[gustua]
gustu zah., gustamen (Harluxet eta UZEIren sinonimoen hiztegiak)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

es (sentido del) gusto
fr goût [sens]
en (sense of) taste

Dastamenez eta usaimenez gozatu nuen Alice, ikusmenez eta entzumenez ezagutu, lizunaren gorputz adarrez mindu intziri egin zuen unean. [Ihes lerroak, Xabier Altube (Erein, 2009)] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

dastamen (FlickrCC, NYCArthur)