eztarri
iz. 1. Bizkarrezur aurreko lepo-zatia, faringeaz, trakeaz eta hestegorriaren goiko zatiaz osatuta dagoena. 2. (hed.) Eztarria, ahotsaren organotzat hartua. Mila eztarritatik jalgitzen zen oihua. • kontrako eztarri. (Heg.) Trakea; biriketako bidea. Kontrako eztarritik joan zaio ardo-tantaren bat eta ito beharrean dago. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: iz.
[sama] zintzur, kokor Ipar., sama Bizk. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):
es garganta
fr gorge, gosier
en throat
port garganta
Hitzak nekez ekarri nituen eztarritik ahora. [Rock’n’roll, Aingeru Epaltza (Elkar, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)
Reply