eztarri

iz. 1. Bizkarrezur aurreko lepo-zatia, faringeaz, trakeaz eta hestegorriaren goiko zatiaz osatuta dagoena. 2. (hed.) Eztarria, ahotsaren organotzat hartua. Mila eztarritatik jalgitzen zen oihua. • kontrako eztarri. (Heg.) Trakea; biriketako bidea. Kontrako eztarritik joan zaio ardo-tantaren bat eta ito beharrean dago. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: iz.
[sama]
zintzur, kokor Ipar., sama Bizk. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

es garganta
fr gorge, gosier
en throat
port garganta

Hitzak nekez ekarri nituen eztarritik ahora. [Rock’n’roll, Aingeru Epaltza (Elkar, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

eztarri (FlickrCC, MrClean1982)