adarkada

iz. Animalia batek adarrez emandako kolpea. Behi batek adarkada jaurti zidan. Adarkada ederra hartu du (Hiztegi Batua)

Orotariko Euskal Hiztegian

adarkada. (V, G-azp; Lar, Añ), adarkara (V-gip). Ref.: A Apend; Etxba Eib; Elexp Berg (adarkara); Gte Erd 66.
Cornada. “Beiñ baten, mendi bidez irakorten nindoiala itxura-bako bei batek adarkadia jaurti zestan” Etxba Eib. . “Adarkara ederrak emoteittu gure bei beltzak” Elexp Berg. . “Adarkada bat eman zion (G-azp)” Gte Erd 66. v. ADAR-UKALDI. Edonun zegoan traba, esia ta eragozketa; non-nai adarkada edo ostikada baten arriskua. Ag G 83. [Zezen gaiztoak] lenengo adarkadan zaldia ta bere ganekua jasoten dau aidian. Kk Ab II 127. Nok gura eukean idisko gazte odoldun baten adarkadarik artu? Erkiag BatB 53. Ori be astuaren adarkadatik ezta ilgo; ezta legorrean itto be. EZBB II 82. “Adarkada, […] golpe de rama” Lar DVC 149.

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es iz. cornada, golpe de cuerno
fr iz. coup de cornes
en iz. goring; butt
port iz. chifrada

Testuinguruan

Adarkada ederra hartu du(Hiztegi batua)