adierazpen

iz. 1 iz. Adieraztea, azalpena. Hitz ezezagunen adierazpena. Ikasgaiaren adierazpenean. 2 iz. Jendaurrean zerbait aditzera emateko egiten den izkribua. Ik. agiri. Euskaltzaindiak bere VIII. Biltzarraren ondoan adierazpen hau agertzen du. Gobernuaren adierazpena. 3 iz. Norbaitek bere barnean duena adieraztea, bereziki hizkuntzaren bidez. Adierazpen askatasuna. Sentimenen adierazpena. Adierazpen teknikak. 4 iz. Ikur edo zenbaki bidezko forma matematikoa. (Hiztegi Batua)

Sinonimoak: iz.

[azalpena]: adigarri, argibide, argigarri, argipen, argitasun, argitzaile, argitzapen, azalbide, azalpen, definizio, esplikabide, esplikazio, garbitasun, adibide zah., azalde zah., azalduera zah., deklarazio zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es (1) iz. expresión, manifestación (2) iz. declaración, manifestación (3) iz. (Mat.) expresión (4) iz. (Zuz.) declaración, deposición
fr (1) iz. expression (2) iz. déclaration, proclamation
en (1) iz. expression (2) iz. declaration; statement
port (1) iz. expressão, manifestação (2) iz. declaração, manifestação

adierazpen (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)


Amaitu da Euskaltzaindiaren biltzarra. Euskara batuaren aldeko adierazpen bat aurkeztu dute, eta dozenaka erakundek eta eragile sozialek sinatu dute, tartean BERRIA Taldeak. Euskara batuari buruzko iritzi ezkorrekin kezka agertu dute adierazpenean, eta transmisioari begira jarri: “Belaunaldi berriei dagokie euskuratu dieguna osatu, hobetu eta hurrengoei transmititzea”.[“Belaunaldi berrien esku jarri behar dugu euskara batua”, Garikoitz Goikoetxea (Berria.eus, 2018-10-06]

adierazpen (Argazkia: Berria.eus)