ahal izan

da/du ad. Zerbait gertatzeko edo egiteko ezintasunik, eragozpenik edo debekurik ez izan (beste aditz baten ondoan nahiz bakarrik). Joan ahal naiz. Egin ahal dut. Etortzen ahal da. Ez du egiten ahal. Desira ahal dezake. Ahal badu, ekarriko du. • AHALA(K). Aditzaren erroari dagokiola, “ahal d(ir)en zera guztia(k)” adierazteko. Egin ahalak eginagatik. Esan ahal guztiak esanda ere. || AHALAZ. 1. Ahal den neurrian. Eskerrak dizkizugu ahalaz errendatzen. 2. Ahal bada. Ahalaz ixilarazi gaizki errailia. || AHALIK (ETA) + adj. edo adb. + -EN(A). Ahalik eta lasterrena. Ahalik eta etxe ederrena. || EZIN KONTA (ESAN…) AHAL (+ iz. edo mugatzailea). Jaio ziren ezin konta ahal haur.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es (1) da/du ad. (osagarri duen aditzaren aditz laguntzailea hartzen du) poder, ser posible (2) da/du ad. (geroaldian doazen aditzetan tartekaturik) ¡ojalá! itoko ahal haiz!: ¡ojalá te ahogues!
fr pouvoir
en can, be able to
port pouvoir

Entzun:

Errealitatea aldatu ahal izateko, lehenik eta behin, begi bistan dugun panoramari erreparatu behar diogu.  [Ikus gaitzazuen, Txema Ramirez de la Piscina (Alberdania, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

ahal izan (Gaurko Hitza, CC)