aharra

iz. Liskarra, errieta. Ik. ahakar. Aharra sortu. Ez du aharrarik, ez oihurik erabiliko. Arrebarekin aharran aritzeko. Gosearekin eta heriotzarekin aharran. || Esr. zah.: Etxe hutsa, aharra hutsa. Beharrak aharra. (Hiztegi Batua)

Orotariko Euskal Hiztegian

aharra (L, BN, S; SP, VocBN, Gèze, Dv, H; ãharra VocS 132 <anh->). Ref.: A; Lh; Satr VocP (aarra); Gte Erd 263.

Riña, pendencia. “Querelle de paroles, bruit” SP (tomado de O). “Dispute violente” VocBN. “Dispute, querelle” Gèze. “Riña” Satr VocP. “Aharra xekan dabil (BN-ciz)” Gte Erd 263 (junto a sesio, gerra, kalapita, etc., de otras zonas). v. ahakar. Tr. Documentado en textos septentrionales y en Orixe. Gabiak aharra. Bela 25. Beharrak aharra. “La nécessité engendre noise”. O Pr 78. Etxe hutsa, aharra hutsa. Ib. 171. Atsegin hartzen duela bertzerekin izan duen aharraz eta guduaz mintzatzeaz. SP Phil 27. Aski ardüra aharrak jaikiten dira adixkiden [...] artian. Mst I 14, 2 (Ch eskatimak). Umilitatia geihen den lekian, nehork etzi ikusiko ez bekaizguarik, ez diskordiarik, ez aharrarik. AR 269. Aharrak, laidoak, desohoriak, auziak, gogomenaren flakeziak. Egiat 237. Aberetzia, aharrak, eta lohikeria. CatLan 116. Aharra zenbait izan baduzu. Arch Fab 239. Ez du aharrarik, ez oihurik erabiliren. “Non contendet”. Dv Mt 12, 19 (Lç eztu ihardukiren, Ur ez da leiatuko, SalabBN ez da aharratuko). Kasatu zituen joko beroak, aharrak, hizkuntza gaxtoak, elhe lizunak. Laph 199. Ainharbiarrak jun ginandin / hanitx besta hartara, / ez eskandal emaitera, / ez aharra xerkhatzera, / bena bai libertitzera. ChantP 316. Aharrak eta bekhaizteriak. Ip Hil 87. Bizitze ahalik ixilena deramate, aharra, hauzi guduetarik bazter. Prop 1897, 109.

(s. XX). Medikuen arteko aharrak. JE Bur 125. Aharraren iturburua zen, “Kokotzek” hogoita amekarekin eskutik irabazi zuelakotz yokorat. Zub 23. Jenden artean bada / anitz arrangura; / jelosia, aharra, / ta gerlak ardura. Etcham 209. Ez dio, nai-orduko, egiten akarra (aharra, errieta). Or Eus 38. Hortarik laster aharrak sortu ziren aberezainen artean. Zerb IxtS 17s. Senar-emazteen arteko aharretan Jainkoa juje bakar. EZBB II 109. Ziekilan batian / gira trüfatüko, / familian artian / aharra ezariko. Casve SGrazi 106. Heda dadila aharran / arana bazter orotan. ‘Haserrearen oihartzuna’. Ib. 96.

Sinonimoak: iz. Ipar.

[errieta]: ahakar, anabasa, birrinbili-barranbala, demanda, errieta, errietaldi, etiketa g.e. , gorabehera, iskanbila, istilu, kimera, lipizta, liskar, liskarraldi, mokoka, mokokaldi, tirabira, tirabirako, zalaparta, zaparrasta, eskatima Ipar., karmañola Ipar., kasaila Ipar., tarrapata Ipar., xaribari Ipar., astrapala Bizk., baraila Bizk., droga Bizk., lazka Bizk., ardaila Gip., matxetin Gip., sesio G-N, kalapita Ipar./Naf., bilaxka Zub., armonia beh., desditxa beh., matrikula beh., atarrapuzka g.e., ausiabartza g.e., liskarreria g.e., zirriparra g.e., ahaka zah., ateleka zah., matraka Bizk. beh., okasio Gip. beh., haparka Ipar. g.e., despita Gip. g.e., biahore Ipar. zah., debadio Ipar. zah., disputa Ipar. zah., atralaka Bizk. zah., bilaka Zub. zah., arroitu Naf. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es iz. riña, disputa, contienda
fr iz. querelle, bagarre
en iz. quarrel; argument; fight
port iz. rixa, contenda, enfrentamento

Etxe hutsa, aharra hutsa. Esaera zaharra. (Hiztegi Batua)

aharra (Gaurko hitza)