aiko-maiko

iz. (B) 1. Ezbaia, zalantza. Ez zen aiko-maikoetan ibili. 2. Aitzakia, apukoa. Ez hakidak orain aiko-maikoetan hasi, mutil. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: iz. Bizk.
[eztabaida]
duda, duda-muda, ezbai, ezmez, zalantza, durduza Ipar., aiher g.e., alote g.e., badaezpada g.e., baiez g.e., enura g.e., ezpa g.e., eztabai g.e., eztabaida g.e., entrabal Ipar. g.e.
[aitzakia] aitzaki-maitzaki, aitzakia, apuko, estalki, desenkusa Ipar., estakuru Ipar., akiakula Bizk. g.e., estalgune Zub., asmo g.e., eskusa zah.
[espantua] espantu Ipar.

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

es (1) indecisión, duda, indeterminación (2) excusa, pretexto (3) aspaviento
fr (1) indécision (2) excuse (3) simagrée
en (1) indecision (2) excuse

Haize-firfira ari zuen bere ohiko lan etengabean, gizakiek beren buruei ere aitortu nahi ez dizkieten gorabehera, aiko-maiko eta arrangurak zoli eta grinatsu harrotzen. [Azkenaz beste, Anjel Lertxundi (Alberdania, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)