akabo

interj. Zerbait bukatutzat edo ahitutzat jo daitekeela adierazteko hitza. Ik. agur 2. Akabo orduan ahaide, adiskide, ohore, aberastasunak. Akabo horien ogibidea trena etorri zenean. Zuloan sartu eta, akabo, ez omen zen gehiago sekula atera. akabo izan da ad. Bukatu. Han akabo izango dira bizi honetako gaitz guztiak. Akabo garela, gureak egin duela. (Hiztegi Batua)

Orotariko Euskal Hiztegian

akabo (V-gip ap. Elexp Berg; SP, VocBN, Dv (-kh-)). Etim. Parece que se trata, en último término, de rom. acabó, 3.a sing. del indefinido.

(Interj. equivalente a ‘se ha terminado’). “C’est fait” SP. “Tout est fini” VocBN. “Akhabo! (interj.) c’est fini! c’en est fait” Dv. “Que no tiene remedio. Acabóse. Andereñuak pe erderaz eitten badabe, akabo ba euskeria” Elexp Berg. “Baserriko mutillak mutilzar gelditzen badie, akabo baserrixa” Ib. “Txokolatia, ekarri orduko jaten bozue, akabo ba” Ib. Cf. VocNav: “Acabo. (Con acento en la primera letra). Voz equivalente a la de ¡órdago! en el juego del mus. (Roncal)”. v. fini. Tr. Documentado en todos los dialectos. En DFrec hay 4 ejs.

Heriotzean akhabo denbora, orduan hasten da behinere finik izanen ez duen eternitatea. Brtc 115. Hiltzean akhabo enetzat mundua. Ib. 114. Akhabo orduan ahaide, adiskide, ohore, aberastasunak, mundua. CerBid 3. Haren filosofia oro, baita hill eta akabo. Gy 61. Desira kunplit eta haientzat akabo. Etch 686. Izotza jinez geroz / Loriak akabo. Bordel 106. Yoaiten da etxerat, kantaz bitoria; / Bi egunen buruko akhabo hirria. Hb Esk 171. Bainan Yainkorik ezdela dioenak, erran nahi behar du: hil eta oro akhabo! Hb Egia 4. Hiltzean gizonak erran behar luke: akhabo bethikotz! Ib. 25. Biziyo txarrik ez du deus ere / biar dan baño geiago, / alperra eta apaindu naia, / jolas batian akabo. Xe 267. Maiatzeko belarrak / jatian kuidaro, / itxuba lurrera ta / gitarra akabo. Noe 62. Hemen, lur behere huntan sofritu eta penatu ondoan, akabo guziak. Lap 51 (V 27). Urrats bat behar baino aintzinago edo gibelerat egiten duena, galdua da! Akabo haren ohorea! HU Zez 22. Burhaso’ta nausien / indarrak akhabo. Zby RIEV 1909, 107. Esan zazu ba beiñ, eta akabo. Urruz Zer 60. Orra bertso berriyak / onekin akabo. JanEd I 59. Nekatu gabe jan biar badu / diru gabeko gizonak, / laxter akabo konfiantza ta / aren amigotasunak. Tx B II 151. Ordain bat eman diote, eta akabo pekada, ahate, oilo, oilaskoak! Barb Sup 3. Lehen hunkitzaliak, akhabo bizia. GH 1929, 74. Eta gero, ez bat ez biga, nihoren dudatzeko denborarik ere gabe haspena bat jauzi eta hogoi minutaz akabo! Zerb Azk 80. Zeñek egin zuri, gure eder orri?… Akabo, akabo… Pupua?… Nun? Ementxe?… NEtx Antz 116. Baina ezin publika eraz dezakela borobilki erraiten deraut.. bertzela “akabo aldizkaria”. Mde Pr 196. Bestela, iñoiz jakingo balu, akabo adorazio ori, eta jakiña, ortik bizi direnak eztute nai akaba dedin. Vill Jaink 130. Eta batek buru bat kendu, eta beste batek beste bat edo bi, eta akabo gure baratxuriak. Salav 51s. Akabo nere ardau ona. SM Zirik 70. Akabo Poliren bildurrak! Anab Poli 138. Mundu orretan baldin badabilz / akabo bertsolariyak. Uzt Noiz 90. Errexilekilako denborak izan zauzkigu laburrak, / akabo haren pertsuak eta haren behako samurrak! Xa Odol 144 (v. tbn. EzinB 54). Semiaren asarriek! Akabo ba! Gerrika 154. v. tbn. JMB Mund I 47. And AUzta 148. JAzpiroz 46. BBarand 42. Larre ArtzainE 243.

Cf. infra HASI ETA AKABO. Erromakoekin hasi eta Hondarribian akabo, ametsezkoak baitira gainerakoak. MEIG V 79.

Sinonimoak: interj.

    [agur]: adio, agur, fini Ipar. beh. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es interj. se acabó, se terminó
fr interj. un point c’est tout
en interj. it’s all over, that’s it
port interj. acabou, terminou

Akabo 2017. urtea!

akabo (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)