aldarri

1 iz. Oihua, bereziki zerbait aditzera ematen duena. Zergatik dira hortik eta hemendik entzuten diren aldarriak? Haren andrearen aldarriek ez zuten ezertarako balio izan. 2 iz. Aldarrikapena. Legebiltzarrera eraman dute etxebizitza duinaren aldeko aldarria. Saihesbide berriaren kontrako aldarria egingo dute gaurko agerraldian. (Hiztegi Batua)

Orotariko Euskal Hiztegian

1 aldarri (Lar, Hb ap. Lh). Etim. Posiblemente alda- + harri, litm. ‘piedra de lado’. Antepecho. “Guardalado” Lar. Inguru zaukat auzo bezala / itsas-gezala: / zedorri zatzait etxe aldarri / lur ta mugarri. Inzag EEs 1912, 210.

2 aldarri (V-arr-ger). Ref.: A; Holmer ApuntV. 1. Clamor, grito. “Clamor” A. Joan zirean guztiak katamotza ikustera, ta izugarriak zirean arek egitten ebazan orruak eta aldarriak. Echta Jos 317s. Zegaittik dira ortik eta emetik entzuten direan aldarriak? Ib. 284. Alpin urdiñak, zuen arru ixillek […] gogoan idukiko dute arkaitzean ezarrita, gure aldarriaren oroitzapena. Or Mi 138. Lau-aizetaratuz artzai-aldarria, / lau probintzietara an doa irrintzia. SMitx Aranz 56. Aldarri batzukin dantza bat egin zuten. Arti MaldanB 195. Iskanbilak eta aldarriak entzun ziren plazan. Arti Tobera 279. Alabaiña amak, ibai sakoneko bere egoitzatik aldarria entzun zuen. Ibiñ Virgil 114. Anuncio, pregón. Zoazte kapardian barna aldarri au erriari egiten. ‘Et imperate populo, ac dicite’. Ol Ios 1, 10. 2. (Adv.). “Aldarri ibiltzen zirean (V-ger-arr), andaban clamando” A.

Sinonimoak: iz.

    [krida]: krida Ipar. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es (1) iz. grito; iz. pregón (2) iz. antepecho, parapeto
fr beuglement
en iz. clamour (Br); clamor (Am)
port (1) iz. grito, berro; iz. pregão

Emakume txirrindularien lasterketa gehiago eta emakumeen kirol profesionalari oztopo gutxiago, horra #NoPodiumGirls analisian Zoë Leverant-ek egiten duen aldarria, emakumeek kirolari egiten dioten “ekarpen” ikusgarriena gizon txirrindularien alboan “sari gisa” agertzea izan ez dadin. [Erabaki aitzindaria Australiako proba ziklistan: azafatarik ez podiumean, Mikel Garcia Idiakez (Argia.eus, 2017–01-09)]

aldarri (Argazkia: argia.eus)