aluita

izond. OEHn, argitasun handirik eman gabe, aluita, alu(b)ita hitzak agertzen dira ‘voz despreciativa’ dela esanez; badirudi alu hitzetik eratorritako aldaera bat baizik ez dela. Esanahiaren aldetik aurrekoaren parekoa da, arinxeagoa agian. (Goizuetako hizkera adierazkorra: biraoak, pdf)

Orotariko Euskal Hiztegian

aluita (AN-gip ap. Garbiz Lezo).

(Eufem. de alu). “Voz despreciativa” Garbiz Lezo 160. v. alix, 1 alu (2).

Sinonimoak: izond.
[mespetruzko epitetoa]: alu, malmutz, txerri, urde; kabroi

Aldaerak: izond.
[mespetruzko epitetoa ]: alubita (Elhuyar Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es calificativo despectivo cuyo significado varía según el contexto
fr adjectif péjoratif (le sens varie selon le contexte)
en derogatory adjective whose meaning varies according to context
port adjetivo pejorativo cujo significado varia de acordo com o contexto

Entzun:

Ziri ederra sartu didak, alubita horrek! ¡menuda tomadura de pelo, cabrito!  (Elhuyar Hiztegia)

Euli alubita honek ez nau pake(t)an uzten! (Goizuetako hizkera adierazkorra: biraoak)

Halere, halere, nola hitzegin ordea! Alubita uxea! (Perurena, 1993:154)

Ez hunan holako putz haundirik esan lehengoan telefonotik! Alubita, alena, hi! (Perurena, 1993:259)

aluita (Gaurko Hitza, CC)