ameslari

iz. 1 adj./iz. Irudipenen munduan murgildurik bizi dena; ametsetan bezala egon ohi dena. Ik. amesgile. Emakume gazte ameslariak. Ni bakartia izan naiz beti, ameslaria. Zu ere erromantikoa eta ameslaria zara. Esne-saltzaile ameslariaren ilusio xaloa. 2 adj./iz. Ameskerietara emana, ezin lortuzko helburuen zalea. Frantziako Iraultza handiko gizonak, mundua azpikoz gora jarri nahi zuten ameslari porrokatu haiek. Gaurko On Kixote ameslari eta utopikoaren adibide gisa. Ameslari hutsa zen, adinak, ohi ez bezala, are ameslariago egin zuena. (Hiztegi Batua)

Orotariko Euskal Hiztegian

ameslari (V-gip ap. Etxba Eib; Añ, T-L), ametslari, amesari (Lar, Hb ap. Lh).

(El) que sueña, tiene sueños (mientras duerme); soñador, persona a quien le gusta soñar. “Soñador” Lar y Añ. “Rêveur” T-L. “Tellatuetatik gora bizi dan ameslarixa nere seme gizajua, un soñador que vive tejas arriba, mi pobre hijo” Etxba Eib. v. amesgile. Tr. Documentado al Sur desde mediados del s. XVIII, y al Norte en J. Etchepare, Iratzeder y Larre. En DFrec hay 8 ejs. de ameslari.

(No ref. a personas). Soñador. [Bakaldungaiak] begi ameslarijak eukozan. Altuna 73. Aintzezko itz-sakonak, idazti zarretan, / daurkiz gogo ameslarijak. / Asaben eredu garbijak… Laux BBa 8. Ene Donosti ameslaria. Basarri 159. Mistikarik beroena ta ameslariena. Zait Plat 7.

(Tema nudo; uso pred.). Soñador; lleno de sueños

Soñador, sonámbulo. Murelagan ameslariak Arteagako Santa Inesen Ermitara eroaten ebezan. “A los sonámbulos solían llevar”. A EY I 117. Dimati Errigoitira gorpu santuagana eroaten ditue ume ameslariak. Ib. 117.

Sinonimoak: iz./izond.

    [amesgilea]: amesgile, amesti, amesbera jas (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es iz./izond. soñador, -a
fr iz./izond. rêveur, -euse
en (1) iz. dreamer (2) izond. dreamy
port sonhador(a)

- Ametsetan berriro, Jimmy, nire ameslari txiki hori? [Manhattan Transfer, John Dos Passos / Lopez de Arana (Ibaizabal, 1999)] (Ereduzko Prosa Gaur)

ameslari (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)