antxintxiketan
adb. Lasterka, antxintxika. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: abiadan, arineketan, arinka. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):
es corriendo, a la carrera.
fr en courant
en running; fast, quickly
Milizianoekin ibilitakoak, abertzaleak eta ezkertiarrak Bizkai aldera joan ziren antxintxiketan, larrua salbatuko bazuten. [Errautsen distira, Xabier Mendiguren Elizegi (Elkar, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)
Luistxo 8:28 am on 2010/03/18 Permalink
Aitari ikasitako kantua:
Eibartarrak baiño azkarragorik
ez dot sekulan ikusi
zaratatxo bat entzun orduko
han goiaz danak igesi
Eibar aldetik urten genduan
antxitxiketan Deustora
Deustotikan estu ta larri
juan giñan Kabezonera
Kabezonetik Avilesera
Avilesetik Navara
Navatikan ez dakit nora
ta handik danok barrura
turan turan turan
fanfarreria bagenduan
turan turan turan
fanfarreria bagenduan
asier 8:50 am on 2010/03/18 Permalink
To! beste sinonimo bat: Saltaka.
Eta hainbeste sinonimo eukitta (arineketan, saltaka, lasterka, arin-arinka, antxitxiketan…) eta gaur egungo ume gehienek korrika besterik ez dute egiten. Koittauak! ;-(
Maite 9:34 pm on 2010/03/18 Permalink
Ze polita gaurko hitzarekin gertatutakoa! Twitterren, Facebooken eta hementxe bertan mota guztietako erantzunak: abestiak, sinonimoak… Denetarik! Mila esker. Hementxe bilduko ditut hortik zehar barreiaturik ez geratzeko… 😉
Twitterren:
@Urdaibai_Bizi -k: Bizkaian “arineketan” ere esaten zaio, eta berton, Busturialde eta Urdaibai inguruetan “arrapaladan” (antxintxika).
@smuakr -ek: “Antxitxiketan” deitzen da Ermuko aisialdi eta begiraleen taldea.
Fabebooken:
Lore Erriondok: Ikaragarri gustatzen zait hitz hau, agian guk erabiltzen ez dugulako, baina irribarrea sortarazten dit ;-))
Asier Sarasuak: Eta Saltaka ere egiten dute, Zumaian, eta Zarautzen, eta Zestoan…
Benito Fizek: Hemen sinonimoen zerrenda:
http://agostitabarrena.com/aide-korrika-123/
http://www.goear.com/listen/a29f0eb/aide-korrika!!-tapia-eta-leturia-korrika-93
Haritz Rodriguezek: Eta banajoiak antxitxiketan irrikatzen nagooooooooo! (Su Ta Gar)
Portzierto, hiztegi batuak antxintxiketan ematen du (nahiz eta antxintxika forma hobestu), baina ez antxitxiketan (-n gabe). Luistxok esan dit Eibar aldean inork ez duela -n hori esaten…
asier 9:05 am on 2010/03/19 Permalink
Ermuarrek “takarradan” egiten dute.
Pernan 11:19 am on 2010/04/01 Permalink
Oñatin esaten da -nere ustez: A-txin-txi-ke-tan
Xabier 11:29 am on 2012/08/29 Permalink
Leintz bailaran ere “takarraran”: http://www.bergarakoeuskara.net/node/172689
Maite 10:05 am on 2012/09/10 Permalink
Esker mila zuen ekarpenengatik! 🙂