antzetsu

iz. 1 adj. Zerbaitetarako antze handia duena. Langile antzetsua. Antzetsua da erlojugintzan. Esku antzetsu haien bidez. 2 adj. Antze handia erakusten duena. Horretarako sistema elektroniko antzetsua garatu zuen. Lan antzetsua. (Hiztegi Batua)

Orotariko Euskal Hiztegian

antzetsu (L-côte; Urt I 374, Hb ap. Lh, Dv, H), antzatsu (AN, L; SP, H; -nz- Lar Sup), antzotsu (AN-gip), antxosu (AN-5vill). Ref.: A (antzetsu, antzatsu, antzos, anzatsu); Gte Erd 2.

1. Hábil, diestro, capacitado. “Industrieux” SP. “Affaber, artez, [...] agudóa, abilla, [...] antzedúna, antzetsua” Urt I 374. “Hábil” Lar Sup (que lo toma seguramente de Axular). “Habile, adroit, industrieux” Dv. “Adroit, capable” H. “Antxosu da lanean (AN-5vill)” Gte Erd 2. v. antzedun. Tr. Originariamente septentrional; en el s. XX es empleado por autores meridionales. La forma antzatsu la usan sólo Axular, Pouvreau (junto a antzetsu) y Etcheberri de Sara.

(Con reduplicación intensiva). Berela, lipu aiek, antze-antzetsu eguzki-izpiz egin balirelako kusku argal aietan il-yantzi direnean. ‘Ces chenilles, artitstes consommées’. Or Mi 29.

(Uso predicativo). Ondar-aleak yaso ta antzetsu ditu ipintzen, ixpien tarteak beteaz. Ldi Y 1933, 86.

2. (Aplicado a cosas). Ingenioso; que es producto del ingenio, de la habilidad. Hiltzerat zaraman Davit, baldin Jainkoak zarabillan presuna miragarri hau ez balitz baliatu asmu antzetsu batez. Lg I 285. Nere xedea zen…, fedezko gauzak islatarren begietarat agertu, zinema deitzen den tresna antzetsuaren bidez. Prop 1911, 132 (ap. DRA). Langillea nagusi gabe ezin bizi diteke [...]. Nagusiaren zuzenbide gabe [...] langintza antzetsuak (de arte) geratzen eta iltzen dira. JBDei 1919, 228. Ainbat iri eder eta lan antzetsu. “Operumque laborem”. Ibiñ Virgil 85.

3. antzatsu (R ap. A). “Cultivado, [...]. Antzatsu dago lur kura, aquel terreno está cultivado” A.

4. antzitsu (Lar (-nz-), H). “Vigoroso, anzitia, anzitsua” Lar.

Sinonimoak: izond. Ipar.

[trebea]: artetsu, esku-trebe, ezertako, mainatsu, trebe, agudo Ipar., artez Ipar., fetxo Ipar., jeinutsu Ipar., leber Bizk., pijo Gip., iaio G-N, adret Zub., abil beh., bitore zah., entregu Ipar. g.e., errime Bizk. g.e (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es izond. hábil, diestro, -a, capacitado, -a
fr izond. adroit, -e ; habile, intelligent, -e
en izond. skilful, skillful, skilled; accomplished
port izond. hábil, destro(a)

Nola ekarri ordea hitzetara, gaindegian nik lizar hotsa atera ordu behorrek behetik egiten zuten irrintziak bihotzondoan eragiten zidan birbirrekoa! [Trapuan pupua, Patziku Perurena (Erein, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

antzetsu (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)