arazeria

iz. Arta, ardura. Beste arazeriak eta zereginak albo batera utzita. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak:  iz. g.e.
[ardura] : aditasun, antsia, ardura, arduratasun, arreta, arta, atentzio, axola, begiramen, jaramon, kasu, oharmen, ohartasun, arrangura Ipar., atzartasun Ipar., begira Ipar., zudu Ipar., errekaitu Ipar./Naf., maina Ipar./Naf., adi g.e., adiera g.e., ohar g.e., oharkera g.e., oharpen g.e., diligentzia zah., erreparo Heg. beh., jeloskortasun Ipar. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar, 5000 eta Word Reference hiztegiak):

es (1) coquetería (en el hablar o en vestirse); afectación; amaneramiento (2) preocupación, esmero, cuidado
fr (1) coquetterie (2) souci, soin, application
en (1) coquetry, foppishness, coquettishness, feminine vanity (2) worry, care
port (1) faceirice (2) preocupação, cuidado

Entzun:

Ikaskide ohien urtean behingo bazkariak eragindako estres sozialetik atseden hartzeko komunean babestu da Eli. Isiltasun apur bat behar du. Ispiluaren aurrean jarri eta begietako margoa berritzeari ekin dio. Ez da arazeria; ez erabat, behintzat: bere burua buruz buru izateak sosegua ematen dio, etenik gabe jaurti duen hitz-jarioan zer izan den egia eta zer gezurra birpentsatzeko aukera. Bere burua birmarraztekoa. [Seme-alabak, Idurre Eskisabel (Bira, 2013-11-19)] (Berria)

arazeria (Gaurko Hitza, CC)