argazki

iz. (neol.) Fotografiaren bidez lortutako irudia. • argazkidenda. Argazkiak errebelatu eta argazkien inguruko materiala saltzen den denda. || argazki-oin. Argitalpen bateko argazki baten osagarri, gehienetan haren oinean, idazten den azalpen-testua. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak:iz.

    [erretratua]: foto, fotografia, potret Ipar., erretratu Heg. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es iz. fotografía [imagen]
fr iz. photographie ; portrait
en iz. photograph, photo; exposure
port iz. fotografia

Baziren lehen planoak eta urrutikoak, baziren argazki difuminatuak, desfokatuak, Fotomaton enpresetatik ebatsiak edo diru bereiziekin ilegalki erosiak, argazki atera berriak eta baita bi hamarkada lehenago ateratakoak ere. [Pasaia blues, Harkaitz Cano (Susa, 1999)] (Ereduzko Prosa Gaur)

argazki (Dabid Martinez, #27hizki27argazki)