argi-ilun

iz.  1 pl. Argiak eta itzalak. Ik. argi-itzal. Gai horren argi-ilunak. 2 Argiantza. (Hiztegi Batua)

Wikipedian

Argi-iluna (italieraz: Chiaroscuro) argia eta ilunaren arteko kontrastea areagotzen duen margolaritza teknika da. Normalki kontraste hauek konposizio osoari eragiten diote. Teknikaz gain artista eta artearen historialariek hitza erabiltzen dute hiru-dimentsiotako objetuen bolumena itzalen bidez markatzeko erabiltzen den teknika izendatzeko. Zineman eta argazkigintzan ere izen bera hartzen du fenomenoak.

Hasiera batean margolari flamenkoek eta italiarrek erabili zuten, Cinquecento deritzon garaian. Bere momenturik gorena Barrokoarekin etorri zen, batez ere Caravaggiorekin. Estiloaren garapenetik tenebrismoa etorri zen.

Orotariko Euskal Hiztegian

ARGI-ILUN. a) (Pl.). Luces y sombras. “Clair-obscur, argi-ilhun” T-L. Ikhusten du presentean, / bien diferenzia, / argi illhunen artean, / ea zeiñ den handia. Arg DevB 35. Onela, etzera Zu bakarrik Zure epai izkutuan, ortzantza egin aurretik argi illunak bereizten dituzuna. “Lucem et tenebras”. Or Aitork 396.

Gazteño gaixoak! Argi-illunean ageri zaiek pilpilka gorbelak zikindutako bulartea. ‘Dans l’obscurité diaphane’. Or Mi 64. Baña bestaldetik zetorkion argi-illunera, etzan zearo itzali gizaundiaren irudia, arik-eta ibilbidea okertu zuan arte. TAg Uzt 190. Ez da, hitz batean, argi-ilunik, eta argi-ilunean dago maiz gizatasun mardula. MEIG II 56.

b) Linterna. Eskopeta artuaz joan zan sukaldera, nun zegoan argi illun bat, katillu baten olioaz jartzen zuana egunero andra Josepak, Anjel eritu zan ezkero. Apaol 71. Makill bat esku batian ta argi illun (linterna) bat bestian. M.A. Iñarra EE 1893a, 13.

“Bide kurtzetan sarri egunsentian ta ilunkeran orio-usaina lakoa, atsa, egoten da; […] Amezketan argi-ilunen usaia esaten zitzaion oni” A EY I 257s.

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es (Pint.) claroscuro
fr (Pint.) [contraste de luz y sombra] clair-obscur
en (Pint.) [contraste de luz y sombra] (Italian) chiaroscuro
port (Arte) claro-escuro

Caravaggiok gailurrera eraman zuen argi-ilunaren teknika, eszenaren itzalak ilunduz eta hainbat objektu argi fokuen bidez garrantzitsu bihurtuz.

argi-ilun (Irudia: Wikimedia Commons, Jabetza Publikoan)