arrabio
iz. 1. ZOOL. Salamandridoen familiako anfibio kaudatua, 18 cm-raino hazten dena. Azala beltza da eta orbain horiz jantzia dago. Burua biribila da eta begi irtenak ditu. Parotoide guruinak oso nabariak dira eta substantzia toxiko bat jariatzen dute. Obobibiparoa da eta artropodo eta beste ornogabeez elikatzen da. Gautarra da eta oso arrunta (Salamandra salamandra). 2. Ik. eskorpioi. 3. METAL. Labegaraitik ateratzen den lehen galdaketako burdin materiala. (Harluxet Hiztegi entziklopedikoa)
xme 10:53 am on 2013/01/27 Permalink
arrabio hitza (arrubio forman) erabili den testu famatuena, joseba sarrionandiaren “sustraiak han dituena” poema izango da: http://www.armiarma.com/emailuak/izuen/izue11.htm “Ez du niniak begia uzten
ez bada erroi edo arrubioen mokoetan”; mikel laboak kanta bihurtu zuena http://grooveshark.com/#!/search?q=sustraiak+han+dituenak (hainbat hizkuntzatan itzulia entzun liteke gainera, abestiaren amaieran.
Asier Sarasua (@asarasua) 11:15 am on 2013/01/27 Permalink
Ederra Xabier. Dena dela, Sarrionandiaren “arrubio” hori beste zeozer duk, ezta? Eskorpioia, lupua…
Maite, tori argazki bat. Urbasan ateratakoa:
Maite 11:16 am on 2013/01/27 Permalink
Mila esker, Xabier! Hementxe ipiniko ditut biak:
SUSTRAIAK HAN DITUENAK
Nekez uzten du bere sorterria
sustriak han dituenak.
Nekez uzten du bere lurra zuhaitzak
ez bada abaildu eta oholetan.
Ez du niniak begia uzten
ez bada erroi edo arrubioen mokoetan.
Nekez uzten du gezalak itsasoa
ez hare harriak basamortua.
Ez du liliak udaberria uzten
ez elurrak zuritasuna.
Bere sorterria nekez uzten du
sustraiak han dituenak.
© Joseba Sarrionandia
Maite 11:25 am on 2013/01/27 Permalink
Bai, Asier, bideo hasieran aipatu dut esanahi ezberdinak dituela, baina, badaezpada ere, orain definizioa ere aldatu eta osatu dut. Mila esker argazkiagatik! 🙂