arrapaladan
adb. Lasterka, itsumustuan. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: adlag.
[harrapaka] : antxintxika, arineketan, harramazkan, harrapaka, itsumustuan, lasterka, lasterrean, tarrapataka, tarrapatan, lasterrez Ipar., abespeluan Bizk., galopan Bizk., karraderan Bizk., karraka Bizk., takarraran Bizk., korrika Gip., harrapazka G-N, arrapastaka g.e., arrapataka g.e., destajuan g.e., arrapatakan Bizk. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):
es corriendo, a la carrera; rápidamente, deprisa; raudo, veloz
fr rapidement, vite
en rapidly, quickly, fast, swiftly
port depressa
-Hurrengoa, mesedez! – entzun zen une horretan sabaiko bozgorailutik eta Zigor bera sartu zen arrapaladan, Enekori aurrea hartuz. [Ostiralak, Jon Arretxe (Elkar, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)
Ezkaratzeko atea hersten sentitu zutenean, korrika batean jaitsi zituzten eskailerak, bata bestearen segidan, zaratatsu, arrapaladan. [Pasaia blues, Harkaitz Cano (Susa, 1999)] (Ereduzko Prosa Gaur)
Reply