asiaganbaria

iz. Jatorriz Indiakoa den eta batez ere Europan sakabanaturik dagoen herri kaukasoar bateko kidea.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoan, ‘ijito’)

Orotariko Euskal Hiztegian

asiaganbaria (det. Lar). “Gitano, Ijitukoa, asiaganbaria” Lar. “Asiaganbariak, gitanos (R. Soraluce, EE 1899b, 175)” Garate 4.ªCont RIEV 1934, 56.

Sinonimoak: iz.

[ijito] : ijito; motxaile, buhame, ijitano (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es gitano, -a
fr gitan, -e
en gypsy, gipsy
port cigano, -a

Entzun:

Aurreiritziak aurreiritzi, idazlan honetan erromintxelei buruzko datu hauek ditugu:

  • Ijitua berbaren parekotzat ematen du asiaganbaria hitza.
  • Haien jantzi arruntak zeintzuk ziren diosku: panazko prakak eta brusa urdina, gizonek; emakumeek, berriz, painelu horia eta mantoia.
  • Euskaldunak direla dio, euskalki bereziarekin (nafar-lapurtarra seguraski)
  • Nomadak izan arren, tarteka bilerak adosten dituzte herri desberdinetan.
  • Gipuzkoa eta Bizkaiko ijitoen artean foruei (¿?) buruzko desadostasuna omen dago.
  • Gipuzkoako ijitoen burua Bonifacio izeneko bat izan zen aintzinan; gero, Matias; eta azkenaldian Benigno deritzona, bere portaerarekin ijitoentzat fama txarragoa ekarri omen duena.

 [Gipuzkoako ijitoak 1899an, Oier Gorosabel (Garagoittiko orakulua, 2014/09/21)] (Eibar.org)

asiaganbaria (Wikimedia Commons)