aske
iz. 1. Eragozpenik eza, traba–gabezia. 2. Besteren menpeko ez denaren egoera. 3. Espetxean edo atxiloturik ez dagoenaren egoera. 4. Zapalkuntzarik eza. 5. Legeak alor jakin batean gizabanakoari beraren nahiaren arabera jokatzeko aitortzen dion eskubidea. Adierazpen-, bilera-, iritzi-, erlijio-, irakaskuntza-, pentsamendu-askatasuna. • askatasun-gradu. 1. ESTAT. Proposizio koantitatibo jakin batzuetan, egindako behaketa-kopuruaren eta estimatu beharreko parametro-kopuruaren arteko diferentzia. 2. FIS. Sistema bat definitzen duten aldagaien kopurua. || askatasun baldintzatu edo baldintzapeko askatasun. ZUZ. Zigorraren azken zatia betetzen ari den zenbait presori bere portaera ona kontuan hartuta ematen zaiona. || askatasun zaindu. ZUZ. Konfinamendu-zigorra duen subjektua epailearen edo eskudun organismoaren behaketapean emandakoa. || behin-behineko askatasun. ZUZ. Prozesatuari egotzitako delitua larria ez denean berbapean edo fidantzapean eman dakiokeen askatasun iragankorra. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
es (1) izond. libre; independiente; suelto, -a (2) izond. (Mat.) independiente (3) adb. en libertad, libre
fr (1) izond. libre, indépendant, -e ; dépareillé, -ée (2) adb. en liberté
en (1) izond. free; independent; loose, unfastened (2) izond. (Mat.) independent (3) adb. free, released
port (1) livre
Ia sei urte eta erdiz preso egon ostean, aske geratu da Arnaldo Otegi. Espainian preso politikoak badirela azpimarratu du, eta eurak bakearen aldeko apustua egiteagatik espetxeratu zituztela. Etxetik bertatik, bideo batean gonbita egin du arratsaldean Elgoibarrera joateko eta larunbatean Anoeta belodromora joateko, “independentzia eta presoen askatzea eskatzera”. [Bakea da bidea, eta apustu horretan sakondu eta muturrera eraman behar da”, Hodei Iruretagoiena – Jon Ordoñez (Berria.eus, 2016-03-01)]
Reply