astanafarreri
iz. MED. Barizela. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: iz.
[eritasuna] baztanga ero (UZEIren Sinonimoen Hiztegia) / barizela, baztanga, sakute (Labayru Ikastegia)
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):
es varicela
fr varicelle
en chickenpox
Haurtzaindegiko ume ilehoria astanafarreriak jota zegoen udazken hartako lehen egunetan.
Luistxo 8:41 am on 2012/01/26 Permalink
Twitterren irakurri dizut, Maite, berezia dela hitza. Gure mundua aldatu delako da berezia. Nafarreria (hau baino gaixotasun larriagoa), izatez, desagertu ere egin da. Duela 100 urte arte edo, Gipuzkoako herrietan, baziren nafarretxeak… Ez ziren elkarte erregionalistak, ez, nafarreria zutenak gordetzeko ospitaleak baizik. Gaur, erdaraz zer den ere ez dakigu: Lazareto.
Nire amamaren grabazio bat pasatu nien Ahotsak-ekoei… Isipilla baltzarekin hil zen gizon batena kontatzen zuen han. “Peste”, argitu zidan, galdetutakoan. Ez nago seguru, ea izurria zen. Izatez, isipila esistitzen da oraindik, bitxia bada ere. Nik ikusi dut.
Maite 10:38 am on 2012/01/27 Permalink
Ricardo Gómez saiatu da etimologikoki hitza azaltzen, Twitterren izandako galderei erantzunez. Hona ekarriko ditut berak han botatako batzuk. Mila esker, Ricardo!
Baztanga < lat. PASTINACA 'azenario', erromantzezko forma bat tartean segurki. Erupzioen koloreagatik (cf. fr. rougeole, kasu)
Nafarreri < nabar+eri. Ez nago seguru 'nafar' Nafarroagatik den ala erupzioen kolore nabarragatik berriz.
Eritasunak lekuekin lotzea ere ohikoa da…
Astanafarreri: esango nuke ‘asta-‘ ‘basa-‘ren kide dela (astobelar, astailar…), baina arrazoia ez dakit.