atotsi
ad. atotsi, atots/atotsi, atosten 1 dio ad. (nor osagarririk gabe). Gip. Deitu. Faraoiak berehala Josefi atotsi eta esan zion (…). 2 du ad. Gip. Erakarri, onartu. Jainkoak gizon santu hau atotsi edo beregana hartu zuen. (Hiztegi Batua)
Orotariko Euskal Hiztegian
atotsi (H, A), atotsitu.
1. Llamar, hacer venir. “Atostea, appeler” H. “Acoger, llamar” A (que cita el ej. de Lard 29). En AxN se explica autemaiten du (454) por atosten du. Bere jaioterrian arkitzen da Etxe eder galant bat berak egiña, azkeneko urteak bere erritarrakin igorotzeko [sic] asmoan, bañan Jaunak atotsi zion lenago, bere adiskide ta ezagun ugarien miñean. Izt C 508. Faraonek bereala Joseri atotsi, eta esan zion […] aita bere aide guziakin erakarri zezala. Lard 59s. Jainkoak gizon santu au atotsi edo beregana artu zuen, ain fede biziarekin beti billatu izan zituen ondasun betikoak gozatzera. Ib. 29. Ea onela beren izketa, erakutsi-on, ejenplo eder eta bizimoduarekin beste gazte autatu onen batzuek ere beren asmo santu ta ibillera-modura atotsitu ta erakarten ote zituzten. ‘Aficionar y atraer’. Aran SIgn 94s. Garizuma denboran berak atotsiturik, beste Aita-lagunak batu zitzaizkan. ‘Llamados por él’. Ib. 98. Begi belarriak izkuta itzazue zeron soñ-egalarekin, arkume beltzak atosten gaitu-ta. ‘Nous appelle’. Or Mi 79.
2. Acoger, recibir. Esta acepción parece tener su origen en la trad. de Azkue del ej. de Lardizabal (v. supra). Aitorseme ori, noiz-edo-noiz Mikenaiko lur ospetsuak atotsiko du. Zait Sof 17. Oidipu aldarreia nork atotsiko din bere esku-erakutsi urriz? Ib. 105. Aitonak, ollalokak bere egalpean txitoak bezelaxe, maiteki atosten (acoger) zitun billobatxoak. Etxde JJ 99. Jaungoikoa erruki izango al zitzaion bere altzoan atotsiz! Ib. 233. Mayik amaika bider esan zion etxean atotsiko zutela eta etzedilla ijituen gixa orra-onaka ibilli. Ib. 274. Emaria au da: iragarlea atostea, zintzoa atostea, zintzoa etxean artzea, ikasleari antoxin bat ur otx ematea. “Suscipere”. Or Aitork 413.
Sinonimoak:Â ad. Gip. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):
es (1) dio ad. (G) llamar (2) du ad. (G) acoger, recibir
fr (1) appeler (2) accueillir, héberger
en (1) call (2) take in
port (1) chamar (2) acolher
Faraoiak berehala Josefi atotsi eta esan zion…Â (Hiztegi Batua)
Reply