aurrerapauso
iz. Aurrera egiten den pausoa. Eboluzioan aurrerapauso handia izan zen hominidoak bi oinen gainean ibiltzen hastea. Baina, horrela, pixkanaka, aurrerapausoak egiten dituala konturatuko haiz. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):
es (1) iz. paso adelante (2) iz. avance, progreso; mejorÃa
fr (1) une nouvelle étape (2) avancée, progression
en (1) a step forward (2) advance, progress
port (1) passo à frente (2) avanço
Alfabetatzearen, euskalduntzearen, ikastolen, euskara batuaren, literaturaren, prentsa idatziaren, irratiaren, telebistaren eta KORRIKA askoren ondoren, azken berrogei urteotako biziberritzearen ondoren, euskararen aldeko mugimendua egonkortu egin dela esaten da, normaltasunaren alde aurrerapauso handiak egin eta normalitate moduko batean lasaiturik edo trabaturik gelditu dela euskaraz bizi ahal izateko asmo kolektiboa. Joseba Sarrionandia, Korrika.eus (2017-04-09)
Reply