Updates from Maite Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 9:54 pm on 2019/06/29 Permalink | Reply
    Tags:   

    betaro 

    adb. g.er. Astiro, poliki. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    betaro (H). Con tiempo, con detenimiento. “Avec loisir. Syn. astiro, astiki, astirekin” H (que cita a AA). Cf. 1 beta. v. BETAZ; astiro. Gauza bearra da ezkonzaren gañean arretarekin eta betaro itz egitea. AA I 558. Zeren Sakramentu onek dakartzian eginbideak andiak diran, eta betaro begiratu nai ziezan zenbaitek. Ib. 67. Ongi ta betaro gogoan erabilli ote degu, Nor dan guri itzegiteko ainbeste neurri artu dituana? AA III 430. Bideska txigorretan barrena noa, bada, sastarka ta lore berrituen usai ezea betaro-betaro ausnartzen. Txill Let 26.

    Sinonimoak: adond. g.e.

    [astiro]: apurka, astiro, astiz, baratz, emaro, emeki, geldika, geldiro, poliki, poliki-poliki, polito, baratxe Ipar., erreposki Ipar., pausatuki Ipar., pirka-pirka Ipar., geldi-geldika Bizk., geldika-geldika Bizk., astiki g.e., betaz zah., astiroki Ipar. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Labayru eta Word Reference hiztegiak):

    es adb. despacio, pausadamente, calmadamente
    fr adb. lentement, posément, doucement
    en adb. slowly, calmly; gradually; gently
    port adb. devagar,

    Edateko ontziak bi hatzetarik goiti nehoiz ere betetzen ez zenituela, astiro eta betaroedaten zenuen arnoa. [Lur bat haratago, Joan Mari Irigoien (Elkar, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    betaro (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 11:29 pm on 2019/06/28 Permalink | Reply
    Tags:   

    errespetu 

    iz. Begirunea. Errespetu handiz mintzatu. Gurasoei zor zaien errespetua. Errespetua galdu dio. Tradizio luze batek gureganatu dituen izenek errespetua merezi dute. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: iz.

    [begirunea]: atzeratasun, begiramen, begiramendu, begirapen, begirune, edukazio, gizabide, gizalege, itzal, jendetasun, lotsa, ikustasun Ipar., ikustate Ipar., jauspen Ipar., jautsapen jas., begirantza g.e., betuste g.e., erreberentzia g.e., kortesia g.e., begirakizun zah., begitarte zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. respeto, consideración, reverencia (2) iz. [kortesiazkoak] (pl.) respetos, atenciones
    fr iz. respect
    en iz. respect
    port iz. respeito, reverência

    Errespetua da elkarbizitzaren oinarria. #gaurkohitza

    errespetu (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 11:34 pm on 2019/06/27 Permalink | Reply
    Tags:   

    transexual 

    iz. 1 adj./iz. Pertsonez mintzatuz, beste sexukoa dela sentitzen duena; beste sexuko pertsonen ezaugarri fisikoak, hormonen edo kirurgiaren bidez, hartzen dituena. Ez nahasi ni trabestiekin, mesedez: trabestiak gauez emakume janzten diren gizonak dira, eta gu, transexualak, gizonezko gorputzarekin jaio, baina emakume sentitzen garen emakumeak gara. 2 adj. Sexu aldaketarena, sexu aldaketari dagokiona. Kirurgia transexuala. (Hiztegi Batua

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz./izond. transexual
    fr iz./izond. transsexuel, -elle
    en iz./izond. transsexual
    port iz. transexual

    Pertsona transexualei mediku txostenik gabe onartuko diete genero identitatea EAEn  (Eitb.eus, 2019-06-27)

    transexual (Argazkia: QuinceMedia on Pixabay, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 11:23 pm on 2019/06/26 Permalink | Reply
    Tags: ,   

    sufrikario 

    iz. Sufrimendua. Sufrikarioak jasan. Mundu honetako sufrikarioak ez dira deus. Sufrikariozko leku bat. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    sufrikario, sufrikari (H), sofrikario (Lh, que cita a A, pero no lo encontramos en éste), sofrikari (Dv).

    Sufrimiento. v. sufrimendu. Tr. Documentado al Norte (aunque no en textos suletinos) desde la primera mitad del s. XVIII. Al Sur sólo se encuentra en Arrue. Sofrikari es la forma empleada por los autores del s. XVIII. En el XIX, se impone sofrikario (hay ambas formas en Jauretche y en JesBih). Orduan ezagutuko duzu bizitze huntako sofrikariak eztirela deus. Ch III 51, 2 (SP pairuak). Zer nahi den sofrikari, zer nahi den dolore yasan dezazun […]. He Gudu 136. Bihotz onez pairatzen sofrikari eta idoi guziak! Lg II 110. Sofrikari guziak onez eramateko. Arr GB 4. Bertze asko giristino sofrikarioen artean bere fedea ukhatu dutenek. Prop 1876-77, 54. Zertako beraz hoinbertze sofrikario? Zertako azote kolpeak, elhorrizko koroa buru fuinetan? Lap 260 (V 118). Sofrikario latzgarrienetan hilarazi zuten. Zerb IxtS 76. Sofrikarioak oro onartzen zituen bere hutsen ordain. Lf Murtuts 28. Hortaz duzun sofrikarioa marka eta froga da zonbat maite nuzun. Ardoy SFran 119. Sofrikarioa ustezkoa baitute. Larre ArtzainE 178. En DFrec hay 4 ejs., septentrionales, de sofrikario. v. tbn. Sofrikario: JesBih 450 (438 sofrikari). Jaur 409 (147 sofrikari). LuzKant 31. Elzb PAd 50. CatJauf 28. Etcham 238. Othoizlari 1964 (n.º 37), 573. Xa Odol 218. Sofrikari: CatLav 3 (V 11). Mih 101. Brtc 202. Monho 76. Harispe EE 1884a, 509.

    Sinonimoak: iz.

    [nekea]: eramankizun, neke, nekepe, pairakuntza, sufrimendu, pairamen Ipar., sufrimen g.e., pairamendu Ipar. zah.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. (batez ere Ipar.) sufrimiento
    fr iz. (batez ere Ipar.) sufrimiento
    en iz. (batez ere Ipar.) sufrimiento
    port iz. sofrimento

    Sufrikario ikaragarritan nago. [Fantasiazko ipuinak, Guy de Maupassant / Josu Zabaleta (Ibaizabal, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    sufrikario (Argazkia: Photo by Luis Galvez on Unsplash)

     
  • Maite 7:54 pm on 2019/06/23 Permalink | Reply
    Tags:   

    ugerdo 

    adj. Bizk. Zikina. Bizar zikin, ile luze, ugerdo, koipetsua. Txanpon ugerdo batzuengatik. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    ugerdo (V-ger-ple ap. EI 171).

    Sucio. Eskeko agure bat, bizar zikin, ule luze, ugerdo koipatsu bat. Erkiag BatB 114. Txanpon ugerdo batzukaitik. Ib. 182. Atenasko filosofo ugerdo au (Diojenes) barregarria genduan benetan. EgutAr 13-10-1957 (ap. DRA). Roñoso, herrumbroso. Farol ugerdo batean eukiten zituan. Erkiag BatB 40.

    Sinonimoak: izond. Bizk.

        [zikina]: likits, lohi, satsu, urde, zikin, zikintsu Ipar., enas Heg., txerri Heg., ugertsu Bizk., zerri Ipar./Naf., endes Zub., teiu Zub., ahats zah., zital zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es izond. (B) sucio, -a, mugriento, -a, cochambroso, -a
    fr izond. sale, crasseux
    en izond. filthy, grubby, dirty
    port izond. sujo(a), sebento(a), seboso(a)

    Txanpon ugerdo batzuengatik. (Hiztegi Batua)

    ugerdo (Argazkia: udit saptarshi on Unsplash, Domeinu Publikoan)

     
  • Maite 11:35 pm on 2019/06/22 Permalink | Reply
    Tags:   

    artizkune 

    iz. Gip. g.er. Ardiak jezteko lekua.  (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    artizkune (G-goi; -kuna Izt VocC; H), artizkun (G-goi), artizkuma (G-goi). Ref.: A (artizkuma); AEF 1995, 99; JMB At (artizkun). Etim. De art- (< ardi) + jeitz- + -gune.

    “Paraje de ordeñar las ovejas” Izt VocC. “Lieu fermé où l’on trait les brebis” H, que cita Izt C 224. “Corral en el que se ordeñan las ovejas” JMB At. Cf. artikune, artizun. Ardiak jatzitzeko tokiari esaten zaio artizkunea. Izt C 224. Illunabar-alderontz ardiak artizkunara biribillatu ta jatzi. Ib. 229. Mendi onetan badira artzainak beren artizkuna inguruan egindako azarekin laureun bana erreal artzen dabeenak. Ib. 157. Esnea jeisteko kaikua eskuan zuala Pernando gerturatzen ikusi orduko, artizkunetik irten eta an joaten zan igesi nora nai. Muj PAm 74. Egiten ari nintzan lanak utzita, artzen nuen marmita makilla baten puntan lotuta, ardiak jeztera joateko Urreako aitz inguruko artizkunera. Zubill 57. Alaxe egon giñan artizkun artan, zamaria itzuli arte. Ib. 97.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. aprisco, majada, ordeñadero, paraje para ordeñar las ovejas
    fr iz. endroit pour traire les moutons
    en iz. milking pail, place to milk the sheep
    port iz. lugar para ordenhar as ovelhas

    Egiten ari nintzan lanak utzita, artzen nuen marmita makilla baten puntan lotuta, ardiak jeztera joateko Urreako aitz inguruko artizkunera. Zubill 57. (Orotariko Euskal Hiztegia)

    artizkun (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 10:41 pm on 2019/06/21 Permalink | Reply
    Tags:   

    bortxatu 

    ad. bortxatu, bortxa/bortxatu, bortxatzen 1 du ad. Indarrez behartu eta amore emanarazi. Senarrak bere emaztea gauza lohiak egitera bortxatuko balu. Egiptora joatera bortxatuak izan ziren. Nork bere burua bortxatu eta garaitu behar du. Inork bortxatu gabe egina. Ez nintzela neure gogoz sartu saltsa horretan, besteren eskez eta bestek bortxaturik baizik. 2 du ad. Ateez, sarrailez eta kidekoez mintzatuz, indarrez ireki. Jauna, joko dut zure atea, eta, zuk manatu bezala, bortxatuko dut, ez bada irekitzen. 3 du ad. Norbaitek beste bat, batez ere gizonezko batek emakume bat, indarkeriaz berarekin sexu-harremanak izatera behartu. Gizonak hilez eta emakumeak bortxatuz. Bortxatu ondoren, hil egin zuten. Hamalau urteko neskatxa bortxatu zuelako. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    Sinonimoak: ad. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

        [indarrez behartu edo amore emanarazi]: behartu, bortxa egin, bulkatu, bultza egin, bultzatu, erakarri, premiatu, hertsitu Ipar., obligarazi Ipar., derrigortu Heg., obligatu g.e., hertsatu Ipar. jas., kuturtu Gip. g.e.
        [indarkeriaz sexu-harremanak izatera behartu]: biolatu, derrigortu, abusatu

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) du ad. forzar, obligar (a) (2) du ad. [atea, sarraila] forzar, abrir por la fuerza (3) du ad. violar, forzar sexualmente
    fr (1) du ad. obliger, forcer (2) du ad. [atea, sarraila] forcer (3) du ad. violenter, violer
    en (1) du ad. [derrigortu] to force, to compel (2) du ad. [indarrez sartu] to break into sth (3) du ad. [sexualki] to rape, to molest
    port (1) du ad. forçar; (a) (2) du ad. [atea, sarraila] forçar (3) violentar, estuprar

    Bortxatu egin dute.

    bortxatu (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel