Updates from Maite Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 11:07 pm on 2015/06/03 Permalink | Reply
    Tags:   

    halabehar 

    iz. Patua, gertakizunak nahitaezko edo ezinbesteko egiten dituen hura. Halabeharrak hartaraturik. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.

    [patua]: asturu, ezinbeste, fortuna, zori, patu Heg., adu Bizk., adur Gip., ezinbertze L-BN-N, sirats Zub. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es  iz. fatalidad, destino, sino; casualidad, azar
    fr  iz. fatalité, destin, hasard
    en iz. fate, destiny; chance
    port fatalidade, destino, sina; azar

    Nahigabea —zoritxarra, mindura, atsekabea, bihotzeko iluna—, ez dator inoren interbentzioaren eskutik. Ez dago kulparik. Ez dago Jainkorik edo paturik istripu baten edo gaitz larri baten atzean, halabeharra baizik, eta horra non beste hitz eder batek egin digun distira, ‘hala beharko zuen’ etsipenak piztuta. [Nahigabea, Anjel Lertxundi (Hitz beste, 2015-06-03)] (Berria.eus)

    halabehar (Fabien Le Jeune, FlickrCC)

     
  • Maite 7:22 pm on 2015/06/02 Permalink | Reply
    Tags:   

    kadentzia 

    iz. 1. Soinu edo mugimenduen erritmo edo errepikapen erregularra. 2. LIT. Prosa edo poesian, azentu eta geldiuneen banaketa egokia. 3. MIL. Su-arma batek denboraunitate jakin batean egin dezakeen tiro-kopurua. 4. MUS. Esaldi baten amaiera– edo pausaguneitxura ematen duten lotura harmonikoen multzoa. 5. MUS. Musikaobra baten ezaugarri diren erritmo edo soinu-segida desberdinen multzoa. • MUS. kadentzia perfektu. Esaldi musikalaren bukaerako akorde-segida, dominante eta tonikaren akordeek osatzen dutena. || kadentzia plagal. Esaldi musikalaren bukaerako akorde-segida, subdominante eta tonikaren akordeek osatzen dutenean. Kadentzia perfektuari kontrajarria.

    Sinonimoak: iz.

    [erritmoa]: erritmo (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es cadencia
    fr cadence
    en cadence
    port cadência

    Entzun:

    Eta gauaren erdian kadentzia irregular batekin apartamentu paretik igarotzen ziren auto madarikatu haien zarata eta argi etena. [Pasaia Blues, Harkaitz Cano (Susa, 1999, 40 or.)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    kadentzia (Mandykoh, FlickrCC)

     

     
  • Maite 12:25 pm on 2015/06/01 Permalink | Reply
    Tags:   

    izter-lehengusu 

    iz. Hirugarren mailako lehengusua. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoan, “herengusu”)

    Orotariko Euskal Hiztegian:

    IZTER-LEHENGUSU (ister- G-azp; istar- V-arr, G). a) “(V-arr, G), pariente lejano” A. “Ister-lengusu, pariente lejano” (G-azp; comunicación de I. Gurrutxaga, 1931) ABibl. v. IZTER-SENIDE. Aitor-en iztar-lengusuak. Lab EEguna 64. Eta anaia ez bada ixtar-lengusua. EG 1957 (7-8), 104. Askazi kontuan esan daiteke ez dugula artean [euskararen] izter-lehengusu ezagunik ere aurkitu. MEIG VI 126.

    (iztar- G-azp, AN-gip ap. Gte Erd 211; ixter- G-bet). Primo tercero. v. herengusu.

    b) “Primo hermano, primo carnal. Bixen aittak anaiak ziranetik eurak istar-lengusuak” Etxba Eib.

    Sinonimoak: iz.

    [lehen mailako lehengusua]: lehengusu, kusi Ipar., lehenkusi Ipar. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) primo, -a carnal; (2) pariente lejano.
    fr (1) cousin germain, cousine germaine; (2) parent éloigné.
    en (1) first cousin; (2) distant relative
    port (1) primo carnal; (2) parente distante

    Egunotako stress politikora ere ekar liteke hitza: alderdiak hasita daude itunen kromo-trukaketak mahairatzen, musaldi batean nola. Kromoak usaindu eta enbidoen aldia dute oraindik. Laster hasiko dira hordagoka. Irrikaz gaude jakiteko ahaide hurbilenen artean elkartuko diren edo, aitzitik, izter-lehengusuengana joko duten…  .  [Izter-lehengusua, Anjel Lertxundi (Hitz beste, 2015-05-31)] (Berria.eus)

    izter-lehengusu (Nacy Waldman, FlickrCC)

     

     

     

     
  • Maite 1:26 pm on 2015/05/31 Permalink | Reply
    Tags:   

    ekai 

    iz. 1. (zah.) Egitekoa. Gauza egitekotsua, lanik eta ekairik asko ematen duena. Eriaren ekai handia. 2. Materiala. Altzairua baino gogorragoa den ekaia. 3. FIL. Materia. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [materia]: gai, materia, gaiki g.e., material g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es trabajo, dificultad; importancia; materia, material, elemento; asunto
    fr matière, substance
    en matter, substance
    port matéria, substância

    Etxetik urruntzen zaituzten hamar minutuak

    eta etxera hurbiltzen zaituztenak ez dira berdinak

    nahiz ekai berberaz osatuak egon

     

    horren frogen bila analizatzen dut euria

    zer haizek dakarren

    nora laketzen den maizen

    eta jendearen begietan sumatzen

    ikasi dut urruntasun indizea

    herriko zumardiek uzten dizuten koska

    hosto berrien poztasun selektiboa ninietan

     

    autobusetako kristaletan islatzen da

    munduaren parte bat

    txakur uhuria entzun eta izarrak trumilka

    airatzen dira hodei lodien atzean

     

    txikiak eta ankerrak gara

    etxe trakets eta oinarri axalekoak altxatzen ditugu

    aurretik hezurra beste ezer ez zen lekuetan

    hamar minutu

    dauzkadanak baino hamar minutu gehiago

    beharko ditut beti azalpenak emateko

    eta erlojuak kondenatu arren ez da gelditzen denbora.
    [Erlojuen mekanika, Jose Luis Otamendi (Susa poesia, 2007)]

     
  • Maite 4:52 pm on 2015/05/30 Permalink | Reply
    Tags:   

    final 

    iz. Txapelketa edo lehiaketa bateko azken proba, biren artean jokatzen dena, eta txapelduna erabakitzen duena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.

    azken, ik. helburuzko (ADOREZen Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es  iz. (Kir.) final
    fr  iz. finale
    en  iz. (Kir.) final
    port iz. final

    Klub bat baino askoz gehiago da Athletic. Herrialde baten ordezkaria da. Eta, beraz, argi dago zer suposatuko lukeen hiru hamarkada pasatxoan Kopa altxatzeko zain dagoen jarraitzaileen artean finala irabazteak. [Eta zergatik ez? (Berria.eus, 2015-05-28)]

     

    final (Jon Gonzalo Torrontegui, FlickrCC)

     

     
  • Maite 7:33 pm on 2015/05/29 Permalink | Reply
    Tags:   

    luizi 

    iz. Urak bigunduz eta pisuaren pisuz gertatzen den lur-malkarren higidura. Lubizi batek bidea estali du. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa, “lubizi”)

    Orotariko Euskal Hiztegian:

    luizi (V-gip, G-azp-to), lubizi (G-to), lubesi (A Apend), luetzi (V-gip). Ref.: A (lubizi); Iz UrrAnz (luisíxa), To (lubiziya); Elexp Berg.

    Etim. De lur-bizi, litm. ‘tierra viva’.

    Desprendimiento de tierras. “Azkenengo euri aundixekin luizixak ein die batian bestian” Elexp Berg. Luizia. Izt C 235 (en una lista de fenómenos naturales). Lubiziek jandako mendixka bizkar-gorriak. Mok 13s. Lubizi-bildurra dagon tokian lurrari eusteko. Munita 46. Lurrak, izan ere, aldapa aundian ebaki ezkero, badu luizia eta bera joan bearra. Insausti 305. Terrenoak bastante aldapak, eta urak arrastatuta, luiziak ondatutako lekuak. Albeniz 33.

    “(G), tierras caídas” A. Itsasora dioazten ibaiek baso-mendietako lurrak eta arkoskoak eraman-ala eramaten dituzte, ta onetara sortzen dira luiziak (eroritako lurrak) eta mausarrak (ibaiak bazterreratutako lur ona). Zait Plat 37s.

    Sinonimoak: iz.

    [lur malkarren higidura]: lur-jausi, lurtadura, luperi Bizk. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es desprendimiento [de tierra(s)]; corrimiento de tierra(s)
    fr eboulement
    en landslide, landfall
    port desmoronamento

    Pio Barojaren edo Unamunoren estilo vasco loriatzetik abiatzen da diskurtso politikoaren eta ahulezia linguistikoaren arteko luizia nola zuritu ez dakien saio bat baino gehiago. [Mentura dugun artean, Anjel Lertxundi (Alberdania, 2001, 136 or.)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Autobidean eta luizi bategatik hainbat bidaiari hiltzen direnean, zera gertatu da, urrutiko edo hurbileko norbaitek fede zantzu bat izan duela. [Groenlandiako lezioa, Bernardo Atxaga (Erein, 1998, 34 or.)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    luizi (Hirian aldizkaria, FlickrCC)

     
  • Maite 2:00 pm on 2015/05/28 Permalink | Reply
    Tags:   

    hertsatu 

    1. du ad. Estutu, estuago bihurtu, inguru osotik sakatu. 2. du ad. (hed.) Kinka larrian jarri; nekarazi. Goseteak bortizki hertsatzen zuen Kanaango lurra. 3. du ad. (Ipar.) Hertsiki bultzatu (osagaia -ra kasu-atzizkiaz). Joatera hertsatu zintuzten. 4. da ad. (Z) Lotu, heldu (osagaia -ri kasu-atzizkiaz). On dukezu hertsa zaitezen obra apalei. 5. da ad. Joan, ihes egin (osagaia -ra kasu-atzizkiaz). Zuk ere orobat hertsatu behar duzu zure bihotzaren zokora. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: ad.

    [estutu]: estutu, hertsitu, mehartu, mehetu, tinkatu Ipar., estu Heg. g.e.

    [bortxatu]: jas.behartu, bortxa egin, bortxatu, bulkatu, bultza egin, bultzatu, erakarri, premiatu, hertsitu Ipar., obligarazi Ipar., derrigortu Heg., obligatu g.e., kuturtu Gip. g.e.  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1)  du ad. (Ipar.) estrechar, oprimir; (2) du ad. (hed.) afligir, angustiar; (3) du ad. (Ipar.) (osagarria -ra kasu-atzizkiaz) obligar, instar; (4) du ad. (Med.) constreñir; (5) da ad. (Z) (osagarria -i kasu-atzizkiaz) dirigirse, encomendarse; (6) da ad. (osagarria -ra kasu-atzizkiaz) refugiarse
    fr (1) du ad. rétrécir, opprimer, serrer; (2) du ad. affliger, angoisser; (3) du ad. obliger, forcer; (4) du ad. (Med.) contraindre
    en  (1) du ad. to squeeze; to be too tight; (2) du ad. [nahigabetu] to afflict, to distress; (3) du ad. [hertsiki bultzatu] to force, to urge
    port (1) comprimir, espremer; (2) afligir, angustiar; (3) obrigar, forçar; (4) constranger

    Baina berezko ez dator ezer. Irabazi behar da eta botere faktikoek zailago dute herritarrak hertsatzea, alderdiak eta agintariak baino. Hori ere ikusiko dugu egunotan, orain irudikatu ere ezin ditugun hiperbole gero eta ikusgarriagoekin, herritarrek erabakitakoa bihurritzen saiatuz.  [Bihurrituz, Anjel Erro (Jira, 2015-05-28)] (Berria.eus)

    hertsatu (Patrick Feller, FlickrCC)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel