auto(-)ilara

iz.  Ibilgailuek errepidean eratzen duten ilara luzea, oztopo edo pilaketaren baten ondorioz gertatu dena eta oso motel edo geldialdi askorekin aurrera egiten duena. Bi kilometro inguruko auto ilarak sortu ziren. Auto ilara handiak egin ziren istripuaren ondorioz errepidean. Gainerakoan, ohiko auto-ilarak ditugu Bilboko sarrera-irteeretan. (Hiztegi Batua)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es atasco, embotellamiento, caravana; retención
fr embouteillage, bouchon
en tailback; (traffic) jam
port engarrafamento; congestionamento

22 kilometroko auto ilara N-1ean, Iruratik Olaberrirainokoa  (Berria.eus, 2019-10-22)

auto-ilara (Argazkia: Kike Amonarriz)