autu

iz. 1. (batez ere B) Solasa. Herriaren egungo egoeraz zen gure autua. 2. Solasgaia, esamesa. Baserritarrek aho-mihitan darabilten autua. • autu-mautu. Solasa. • AUTUAN, AUTUETAN. Berriketan. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: (1) solas, solasaldi, hizketa, elkarrizketa, jardun, berriketa, solasketa, mintzaldi, autu-mautu, berbaldi (2) zeresan, esamesa, ele-mele, erran-merran, hizki-mizki (3) pasadizu, anekdota. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

Arima hilak erosten bazituen, aldiz, zer zela-eta bahitu nahi zuen gobernadorearen alaba?, arima hilak oparitu nahi al zizkion?, zer-nolako zentzugabekeria zen hiriko biztanle guztiek aho-mihitan zerabilten autu hori? [Arima hilak, Nikolai Gogol / Jose Morales (Ibaizabal, 1998)] (Ereduzko Prosa Gaur)