azkendu

azkendu, azken/azkendu, azkentzen || da/du ad. Azkena eman, bukatu. Santuak lehenbailehen azkendu nahi zituen lanak. Ederlan bat, bikainki azkendua. Maiz azkendu genituen geure ikustaldiak haserre bizian. Meza azkendu zen arte. (Hiztegi Batua)

Sinonimoak (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

ad. [bukatu]: akabatu, amaitu, azkena eman, bukatu, buru eman, bururatu, burutu, akabo izan Ipar., fini izan Ipar., finitu Ipar., hondartu Ipar., urrendu Zub., finatu Ipar. zah.    

ad. [aldaratu]: Ipar. zah.alboratu, aldaratu, alde egin, aldendu, baztertu, hastandu, lekutu, ospa egin, saihestu, urrundu, urrutiratu, airatu Ipar., asagotu Bizk., lekuratu g.e., urrutitu g.e., apartatu Heg. beh., alderatu Bizk. g.e., aldameneratu Gip. g.e., erauzi Ipar. zah.

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es (1) da ad. permanecer, quedar; quedar en último lugar, rezagarse; perderse (2) da/du ad. acabar, finalizar, concluir
fr  da/du ad. finir, achever, terminer
en da/du ad. to end, to finish, to conclude
port da/du ad. acabar, terminar

Testuinguruan

Eguna azkendu eta arrastiria ilundutakoan, tabernaren batera joaten zen, Bruges-ko bidean, ikatzez baltzituriko eztarria kuytez garbitzen, ate ondoan freskura hartzen zeuden andrazko guztiek lagunkiro egiten ziotela dei. [Ulenspiegelen elezaharra, Charles De Coster / Koldo Izagirre (Elkar/Alberdania, 2007)]