aztoratu

ad. aztoratu, aztora, aztoratzen || da/du ad. Izuak, ezinegonak edo gertaera bereziren batek animaliak edo pertsonak asaldatu edo bere onetik atera. Ardiak aztoraturik, alde orotara lasterka, ez jakin zer egin, ez nora jo. Aztoratutako astarra baino zakarragoa. Hobira joan eta gorputz hila aurkitu ez dutelako aztoratuta dabiltza. (Hiztegi Batua)

Sinonimoak: ad.

    [asaldatu]: asaldatu, nahasi, nahaspilatu, zentzordatu Zub., iskanbilatu g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es da/du ad. turbar(se), azorar(se), inquietar(se); alterar(se), alborotar(se), excitar(se)
fr da/du ad. se troubler, s’affoler, s’inquiéter
en (1)  da ad. to be disturbed, to get worried, to become alarmed; to be embarrassed; to be bewildered/confused; to be upset; to be agitated (2) du ad. to disturb, to worry, to alarm; to embarrass; to bewilder; to upset
port da/du ad. turbar-se, perturbar-se, preocupar-se; alvoroçar-se, alvorotar-se

Testuinguruan

Ilargi beteak bizidunak aztoratu egiten dituela gauza jakina da; galdetu, bestela, ospitaleetan lan egiten dutenei. [Lurtarra da begiratua, Xabier Etxabe (Elkar, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)