babes

iz. 1 iz. Gordetzen, zaintzen edo zerbaitetatik begiratzen duen gauza. Ik. geriza 2. Haizearen ihesi babesaren bila. Horma baten babesean atseden apur bat hartu zuen. Gauaren babesean gorde. Gurasoen babesa. Ontzia haize babesean jarri. Ginbailtxo hura beroaren babes bikaina baitzen. 2 iz. Gordetzea, zaintzea edo zerbaitetatik begiratzea. Babes eskubidea. Babesa eskaini, eman, eskatu, ukatu. 3 iz. Egitasmo edo ekimen bati ematen zaion laguntza. Euskaltzaindiaren babesa lortu nahiz. Coca Colaren babesaz. 4 adj. Lekuez mintzatuz, babesean edo babestua dagoena. Leku babesean dago. Sakonik babesenean.

babes erakunde, babes-erakunde Arrisku edo premia egoeran dagoen norbait edo zerbait babesten duen erakundea. Nerabe horietatik ia gehienak adingabekoentzako babes-erakunde publikoek hartzen dituzte.

babes etxe, babes-etxe Behartsuei eta gabetuei babesa eskaintzen zaien etxea. Emakume askok bizilekua utzi behar izaten dute eta babes etxeetan aurkitzen dute beharrezkoa duten laguntza eta aldi baterako ostatua.

(Hiztegi Batua)

Sinonimoak:

    iz. [geriza]: antapara, ateri, aterpe, babesgarri, babesgune, babespe, babestoki, beroki, estalgune, estalpe, gorape, gordegarri, hegazpe, itzalpe, lehorpe, magalpe, begiragailu Ipar., geriza Ipar., malda Ipar., sikupe Bizk., babeski jas., babesleku, aterki g.e., gerizagarri g.e., hegipe g.e., eskepe Bizk. g.e.
   iz.  [anparoa]: anparo Heg. beh., arrimu Ipar. zah.
babes izond.
   izond.  [babeslea]: babesgarri, babesle, gerizagarri, gordegarri, maldagarri Ipar.

(UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es (1) iz. protección, amparo, defensa (2) iz. protector, protección (3) iz. apoyo, sostén; ayuda; tutela, apadrinamiento; patrocinio (4) iz. (Pol.) (Zuz.) Ik. asilo (5) izond. [tokia] protegido, -a, resguardado, -a, abrigado, -a, cobijado, -a
fr (1) iz. protection, abri, défense (2) iz. soutien, tutelle, appui, aide (3) izond. [tokia] abrité, -ée
en (1) iz. protection, shelter, refuge (2) iz. [objektua] protector; cover (3) iz. [laguntza] support (4) izond. [tokiaz] protected, sheltered
port (1) proteção,  abrigo (2) apoio, sustentação

Kataluniako erreferendumari babesa agertu diote manifestariek, eta “demokrazia” galdegin dute. Ez, ordea, Kataluniarentzat bakarrik; baita Euskal Herriarentzat ere. Herritar plataformak adierazi duenez, Euskal Herrian badaude baldintzak erabakitze bideari ekiteko, eta elkarlanerako deia egin du, norabide horretan urratsak emateko. [Bilboko kaleak gainezka, Euskal Herriak ere erabaki nahi duela aldarrikatu du Gure Esku Dago-k  (Berria, 2017-09-16)]

babes (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)