babeskopia

Fitxategi automatizatu bateko datuen kopia, datuak berreskuratzeko aukera ematen duen euskarri batean egina, aldiro-aldiro eguneratzen dena.  (Euskalterm)

Gehiago jakiteko (Wikipedia)

Segurtasun kopia edo babes kopia egitea sistema baten informazioa baliabide erauzkor batean gordetzeari (toki seguru batean gorde ahal izateko) deritzo. Kopiak zerbitzari nahiz ordenagailu pertsonaletan egin daitezke. Baliabide-mota desberdinak existitzen dira: kanpoko disko gogorra, CD-ROM grabagarria, zinta magnetikoa (DAT), disko ZIP, JAZ edo magnetiko optikoak. Segurtasun-kopia hainbat modutan egin daiteke: bakarrik datu-basearena, posta eletronikoa, zerbitzari edo sistema eragileko fitxategiak. (Jarraitu irakurtzen…)

Sinonimoak: iz.
[babeskopia] : segurtasun-kopia (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Euskalterm, Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es copia de respaldo, copia de seguridad, salvaguarda, salvaguardia
fr copie de sauvegarde, copie de sécurité
en backup, backup copy
port cópia de segurança, (estrangeirismo) backup

Entzun:

Jakina da informazioa ez galtzeko, gure datuen babeskopiak egitea komeni dela. [Fitxategia nola berreskuratu eta ezabatu, Ander Goñi Beltza (EIBZko liburutegia, 2012-05-24)]

babeskopia (NextGen Digital Home)