baietsi

ad. baietsi, baiets, baiesten 1 du ad. Baiezkoa eman, onartu. 2 du ad. Berretsi, baieztatu. Ez zuen baietsi, ezta gezurtatu ere, joan den astelehenean zabaldu zen informazioa. (Hiztegi Batua)

Orotariko Euskal Hiztegian

baietsi, baitetsi.

1. Aprobar, aceptar. Son formas de participio inferidas errónamente por Inchauspe y Azkue, a partir sin duda (aunque el primero no cita fuente) de baitetsa de Oienhart : “On dit onetsi ou onhetsi (hon-etsi), pour rendre agréer, trouver bon; baitetsi (bai-etsi), signifie approuver” Ip Verbe 443. “Baitetsi […]. Aprobar […]. Lo conjuga Oihenart en el Proverbio 390. Otsoak zer baitetsa, otsemak donhetsa, lo que el lobo aprueba, la loba lo sanciona” A. En realidad, se trata de una forma conjugada del verbo etsi, como el mismo Azkue señaló en Morf 738: “Yo, pecador, introduje en el Diccionario baitetsi ‘aprobar’ y donetsi ‘sancionar’, tomados de un proverbio mal entendido de Oihenart, num. 390 […]. La flexión verbal se compone del modal bait y el verbo etsi. Baitetsa es bait + detsa, como baitire es bait + dire, baikara es bait + gara”. Lhande trae baietsi, baihetsi (que da como suletina) y baitetsi (L, BN, S), además de baiezi (?), que toma de Hiribarren.

Bekhatu izaitekotz arrazoiñak behar du lekhu eta parte, borondateak behar du deliberatu eta baitetsi. Ax (ed. 1864), 100 (modificado por el ed. Inchauspe; en el orig. 274 (V 183) konsentitu). Aingürü bat jin zeion erraitera ükhenen ziala galthatzen zian grazia; bena Maria Ikhusiren zien begiek ez ziela haboro lürreko gaizarik ikhusiko. Baitetsi zian Mariaren zerbützariak. Ip Hil 60. Txinditza-Batzordiaren urrengo atzalgixuna edo informia baitetsi eban. “Aprobó”. ForuAB 109. Oroagindua baietsi zuan Euzko-Jaurlaritzak. “Aprobó”. EAEg 2-6-1937, 1745. –I ezkondu bearraz nere emazteari mintzatu nintzaionan… –Eta baietsi al-du berak? Etxde AlosT 36. Erretoreari itz egin zioten beren asmoaz eta onek poz-pozik baietsi zun gurasoen naia. Etxde JJ 17. Au entzun bezin laister jendeak txaloka baietsi zun juezaren erabakia. Ib. 177. Axola aundi zitzaidan eni, ark ene jardunen eta ikas-lanen berri ukaitea. Ark baietsi ezkero, beroago maita nezaken. Or Aitork 94. Arako zokoan au agintzen edo baiesten da, eta onako zokoan bidez debekatzen eta zigorkatzen. Ib. 65. Eta baiestenago dut Elizan kantatzeko oitura. Ib. 285. Nork bere burua baiesten du egia duelakoan. Txill Let 125. Onek ez beste baiesten dik ezkontzaren ezin urratzea. Ib. 83. En DFrec hay 2 ejs. de baietsi.

2. Dar por cierto; afirmar. Osoro baietsirik dasazute “bai, egia da, zuzen dago”. “Decís con entero asentimiento”. Zink Crit 3. Beldur-izpirik ez nik, euskoak eusko iraungo duaneño, ez-aztukorra ditekela baiestean. Markiegi in Ldi IL 8. Ezin baietsi, ukabiderik, ordea, ez dazagut. Zait Sof 70. “Medea egan” kantatu arren, ez nizun baiesten. Or Aitork 62. Aldia mukuluen zirkiña dala baiesteko agintzen al didazu? Ib. 328. Ikusteke sinistu, aitortu, baietsi, zin-egin eta eutsi. “Afirmar”. Berron Kijote 63. Onela bada, eziñ baietsi nuan, ain kemengarrizko istoria besamotz elbar geldituko zanik. “No podía inclinarme a creer”. Ib. 107.

3. Confirmar, ratificar. Azkarate Gomez’dar Gumersinda, Euzkadiko Gudarozte Ikuslaritzan baietsiaz. “Ratificando”. EAEg 8-2-1937, 1011.

v. baieztu. Geroztiko gertaerak ez dute egin aren [Santo Tomasen] esanak ta beste Elizanaren esanak sendotu ta baietsi besterik. Lab EEguna 93. Eta itsuka ibilli bear da, artutako bidea “a posteriori” baietsi ditekelako konsolabide bakarrean. Txill Let 127.

4. Acreditar. Zein izkuntza dakizkiten baietsi bearko dute. “Acreditarán”. EAEg 22-11-1936, 363 (ib. 11-12-1936, 514 baietzi). Gaxo dagola egoki baietsi gabe lanera gabe geldituko danari. “Debidamente justificada”. Ib. 29-4-1937, 1585.

5. Dar fe, certificar. Idazkia noizkoa dan, zein Ziñaldarik baietsi zuan. “Notario autorizante”. EAEg 8-11-1936, 247.

6. (Sust.). Itxas Agintaritzak emango luken baietsia. “Certificado“. EAEg 10-11-1936, 261.

Sinonimoak: ad.

    [baiezkoa eman]: aitor eman, aitortu, baiezkoa eman, ezagutu, onartu, onetsi, ontzat eman, ontzat hartu, zuzenetsi, ederretsi Ipar., ametitu beh., abonatu Bizk. g.e., aprobatu Ipar. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es (1) du ad. aceptar, aprobar (2) du ad. confirmar, dar por cierto; afirmar
fr (1) du ad. approuver, accepter, admettre (2) du ad. confirmer
en (1) du ad. [onartu] to approve, to accept (2) du ad. to confirm
port (1) du ad. aceitar, aprovar (2) du ad. confirmar; afirmar

Baietsi idatzi bidez, mesedez, eskaintza hau hartu izana. (Elhuyar hiztegia)

baietsi (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)